Bloga

Lehenengo zati ona, bigarrena txarra, Infantil Txiki Neskak (20-46)

4º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 16
INFANTIL TXIKI NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 09:30 OSTADAR S.K.T TXIKI – EASO SORGINTXULO

Larunbata, Azaroak 16, goizeko 09:30 jolastu zen Maialen Chorraut kiroldegian (Lasarten). Aurkariak Easo Sorgintxulo partaidetzako infantil txiki taldea izan zen.

Lehenengo laurdenean, nahiz eta anotazio gutxikoa izan, Easo Sorgintxulo taldeak abantaila hartu zion etxekoei. Eta nahiz eta maila parekoa izan, kontratakeek min asko egin zieten Lasartearrei. Easo Sorgintxulok 10 puntuko abantaila hartuz, Ostadar S.K.T 8-18 Easo Sorgintxulo.

Bigarren laurdenean, Urdin-beltzeko taldea, esnatu eta defentsa intentso batekin, kanpotar taldearen puntu kantitatea murriztu egin zuen. Hala ere,, atakean pixka bat ataskatu eta tiroak sartu ez zirenez, markagailuak baxu jarraitzen zuen. Ostadar taldeak txurien abantaila murriztu zuen baila, hala ere, 6 azpitik joan ziren deskantsura Ostadar S.K.T 16-22 Easo Sorgintxulo.

Hirugarren laurdenean, deskantsuaren ondoren, Easo Sorgintxulo taldea, intentso atera zen zelaira eta horrek, pase txar askorekin batera, Ostadar taldearen “zortearekin” amaitu zuen. Izan ere, abantaila berriro handitu eta lasai iritsi ziren kanpokoak azken laurdenera Ostadar S.K.T 18-32 Easo Sorgintxulo.

Azken laurdenean, Easo Sorgintxulo taldeak partidua irabazi zuen guztiz, izan ere, 4-24 partzialarekin partidua irabazi zuten. Ostadar taldearen akats gehienak, defentsan despisteak eta failatutako sarrera eta tiro kantitate izugarriak izan ziren. Hala ere, esan beharra dago, Easo taldeak 7 jokalarirekin jolastu zuela partidua eta hauek oso ondo aguantatu zutela, Ostadarreko nesken kontrara. Bukaeran, Easo Sorgintxulok partidua amaitutzat eman zuen, 26 puntuko abantailarekin Ostadar S.K.T 20-46 Easo Sorgintxulo.

Olatz Castro entrenatzaileak dioenez:

Bukaerako emaitzak, partiduko jarrera adierazten ez duela pentsatzen dut,. Izar ere, nahiz eta lehen laurdena lasai hasi bigarrenean intentsitatea igo dugu. Hirugarren laurdenean ordea, erabaki prezipitatuak hartzen hasi gara eta horrek laurdenaren bukaeran partzial zail batekin utzi gaitu azkeneko laurdenerako. Azken laurdenean despiste gehiegi, oraindik urduritasuna kontrolatzen ikasi beharra dago. Baina hala ere, konpetitu daitekeen taldea dela uste dut eta partid honetan gertatutakoak asko lagunduko digu hurrengorako.

Tiros Libres:4/14                     Faltak: Easo Sorgintxulo 13 / 15 Ostadar SKT                         Emaitza: 20-46

Lehenengo Laurdena (1) 8-18 Bigarren Laurdena (2) 8-4

Hirugarren Laurdena (3) 2-10 Laugarren Laurdena (4) 4-14

Hasierako Bostekoa: Maialen Goenaga (2), Olatz Etxezarreta (0), Enara Gomez (4), Noa Fuentes (2) eta Lucia Sebastian (4)

Ariadna Touriño (2), Garazi Monzon (2), Eneritz Odriozola (2), Iara De La Mata (0), Inge Villalobos (2) eta Olaia Iraola (Lesioa).