Bloga

ASTEBURU BEREZIA KIROL EGOKITUAREN ATALERAKO.

Maiatzaren 26tik 28ra bitartean, gure atletismoko eta bocciako kirolariek asteburu berezia biziko dute.

Basaurin (Bizkaia), OSTADAR SKTk 2023ko Espainiako Atletismo Egokituko Txapelketan parte hartuko dute, abiadura-probetan (100, 200 eta 400 m.), Ane Asensio eta Manex Pagola atletek (biak gurpil-aulkian), baita Ibai Altunak eta Jon Mendozak ere(oinez). Ainhoa Arruti eta Esteban Garaialdek entrenatzaileek lagunduko diete.

Bestalde, Gorka Villar kirolariak eta Javi Camacho laguntzaile eta teknikariak Bocciako Espainiako Kopa jokatuko dute BC3 bikoteen kategorian, Ivan Sandonis bizkaitarrarekin batera.
Zorte on guztioi!!