Bloga

Cada vez mas cerca de la victoria (Take 27-23 Ostadar SKT)

Urteko bigarren partidua infantil txiki-rentzat Tolosako Usabal polikiroldegian TAKE TXINDOKI TXIKI taldearen aurka. Partidua urtarrilaren 13 an goizeko 9:00h jokatu zen.

Lehenengo laurdenean oso ondo jolasten hasi ziren, hasieratik intentsitate handiarekin. Ez zuten partziala irabaztea lortu baina gertu ibili ziren. 12 – 8 ko partziala egin zuten.

Bigarren laurdenean aurrekoaren berdintsu ibili ziren baina eduki zuten akats handienetako bat baloia begiratu gabe pasatzen zutela izan zen, horren ondorioz sartu zizkieten kanasta gehienak. 8 – 6 ko partziala egin zuten, 20 – 14 deskantsuan.

Deskantsua ondoren aurreko laurdenetan bezala jarraitu zuten, ostadarreko neskak gogo handiarekin atera ziren, irabazteko esperantzarekin eta esfortzu handia egin arren ezin izan zuten garaipena lortu baina gutxigatik galtzea lortu zuten.  Partziala irabazita 23 – 18 amaitu zuten hirugarrena.

Amaierako emaitza 27 – 23 – ekoa izan zen. Orokorrean hobekuntzak nabaritu ziren baina lanean jarraitu behar da eta egin ziren akatsak zuzendu.

Quinteto inicial: Erika Santano (8), Ainara Otaño (12), Amaiur Izagirre (14), Nerea Armendáriz (7) eta Aroia Zamora (9).

Oihane Sanchez (16), Maitane Eizmendi (5), Uxue Centeno (15) eta Maialen mantecón (10).

Parciales: 12 – 8  8 – 6  3 – 4  4 – 5

Faltas: 15/5

Tiros libres: 1/1

Hurrengo astean beste partidu bat izango dugu, gauzak hobetzeko beste aukera bat, Bergarako Compañia de Maria eskolan BERGARA SORALUCE K.E -TXIKI- ren aurka urtarrilaren 20an goizeko 10:00h.