Bloga

Derrota en el Ultimo Partido del año para el Infantil Txiki de Chicas (14-62)

Urteko azken partidua jokatu zuten infantil txikiko neskek San Ignacio de Loyola Eskolan EASO 04 – 05 Jesuitak taldearen aurka abenduaren 16an eguerdiko 12h – tan.

Partidu osoan zehar EASO 04 – 05 Jesuitak izan zen protagonista, OSTADAR S.K.T -B- ko neskek ezin izan zioten aurre egin. Lehenego minututik oso gaizki joan zen eta Gainera, oraindik bi jokalarik lesionatuta jarraitzen dute eta partidura sei gehi lesionatutako birekin joan ginen, batek ezin izan zuen partido osoan jolastu. Lehenengo laurdenean  2 – 9 ko partziala egin zuten.

Bigarren laurdena lehenengoaren antzekoa izan zen, aldaketa handirik gabe, oso desmotibatuta atera ziren, horren ondorioz EASO 04 – 05 Jesuitak bentaja handia hartzea lortu zuen. Deskantsuan 4 – 25 geratu ziren markagailuan.

Deskantsua ondoren aurreko laurdenetan bezala jarraitu zuten, EASO 04 – 05 Jesuitak sarrera asko sartu zizkiguten bakarrik, ez ziren gai izan defenditzera iristeko. 4 – 20 ko partziala izan zen.

Amaieran 14 – 62 bukatu zuten, lasartearrak etsita eta oso nekatuta amaitu zuten partidua. Gauza asko hobetu behar direla nabari da eta orain gabonetako oporrak datozenez deskantsatzeko eta aldi berean gauzak lantzeko denbora izango dute.

Quinteto inicial: Erika Santano (8),Maitane Eizmendi (5), Uxue Centeno (15), Nerea Armendáriz (7) eta Aroia Zamora (9).

Ainara Otaño (12), Amaiur Izagirre (14) eta Angel Jacobs (11).

Parciales: 2 – 9  4 – 16  4 – 20  4 – 17

Faltas: 9/10

Tiros libres: 0/4