Bloga

Dificultades para jugar en diferentes momentos Junior Femenino Participación (33-46)

Zazpigarren partidua Partizipazioko Junior Neskentzat, Ostadar S.K.T -B- eta BKL Igartza-ren artean. Aurreko partidua Beasainen jolastu zen partidua eta Lasarteko neskak izan ziren garaile 9 punturengatik. Partidua bere zailtasunak edukiko zituela bazakien Ostadar S.K.T taldeak, eta ez zirem oker ibili.

Lehenengo laurdena indarrez atera zen Ostadar S.K.T taldea, lehendabiziko 3 minututan 4-1eko partziala lortu BKL Igartza-k 0-8ko partzila lortu zuen, eta horrela 5 puntuko abantaiarekin jarri ziren. Ostadar S.K.T 3koa sartu zuen eta bazirudien orekatzen hasi zela partidua, amaieran 9-11, bi puntu behera.

Bigarren laurdena berdintsuago egon zen BKL Igartza taldeak sartzen zuenean Ostadar S.K.T-ren erantzuna iristen zen. Horrela azkeneko 2 minutu arte, nun Beasaineko neskak 8 puntu sartzea lortu zuten eta horrela deskantsura aurretik joatea lortu zuten 6 punturengatik, 19-25.

Hirugarren laurdena asi eta berehala TM eskatu zuen Ostadar S.K.T-ren entrenatzaileak 0-9 partziala 3 minututan, bigarren laurdenekoa gehituz 17 puntu 5 minututan, eta hori izan zen partidua apurtu zuen datua. Hortaz aparte datu berezi bezela 8 Tiro Libre jaurti zituzten etxeko taldeak eta bakarra sartzeko gai izan ziren, 27-38.

Azken laurdena, azken aukera. Ostadar S.K.T argi zuten irabazi nahi bazuten, indatsu atera behar zirela. Horrela egin zuten eta 4 minuturen faltan TM egon zen. Saiatu eta saiatu baina ez zen saskiraketarik lortzen, eta mintu eta 1/2 faltan BKL Igartza 2 TL sartu zituen eta horrekin amaiera, garaipena Beaainera joan zen 33-46.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Partidu ona egin genuen, baina defentsan ditugun arazoak nabariak dira. Ez degu lortzen taldean bakoitzak duen «rol»a finkatzea eta bakoitza bere bidetik saiatzen da egiten partidua. Bi aste ditugu urte amaierari garaipen bat emateko eta horretarako mailaz igo behar degu. GoOstadar!

Tiros Libres: 10/1

Faltas: 14 Ostadar / 13 Beasain

Lehenengo Laurdena (1) 9-11  Bigarren Laurdena   (2) 10-14

Hirugarren Laurdena (3)  8-13  Laugarren Laurdena (4) 6-8

Bukaerako Emaitza: 33-46

Quinteto Inicial:  Leire Trejo (0), Nere Zulaika (0), Irantzun Agirre (9), Andea Maiza (5), eta June Negredo (3)

Ainhoa Alberdi (Lesioa), Jone Castro (8), Maddi Rudi (Lesioa), Stefany Jacobs (6), Nahia Arruti (2)

Bi asteko etenaldia, hurrengo astea deskantsoa edukiko degu eta gainera hurrengo astea abenduko zubia, beraz abenduaren 16 izango da Maialen Chourraut kiroldegian, Lasarte-Oria goizeko 11:15h.