Bloga

El Junior Femenino de Participación no pudo conseguir la primera victoria del año (53-50)

Igande honetan Ostadarreko neskek Atletico San Sebastian Garazi Tecnun aurkako partidua jokatu zuten Maialen Chourraut kiroldegian goizeko hamaiketan, San Sebastian eguneko partidua aurreratu egin genuen, hango kiroldegiak itxita daudelarik egun horietan eta bertakoak bezala jokatu zuten Donostiako neskak. Partidu zaila eta borrokatua izan zen, momentu oro berdintasuna egon zelarik markagailuan.

Intentsitate askorekin atera ziren gure jokalariak kantxara, partidua irabazteko asmoz. Han, beraien aurkako lehen jaurdunaldian 30 puntugatik galdu ondoren, gogotsu eta irabazteko gosearekin atera ziren gure jokalariak. Lehenengo laurdena oso paretsua izan zen, gure defentsa kaskarra izan harren, beraien hutsak garrantzitsuak izan ziren berdintasun hori lortzeko. 15-12 hasi ginen galtzen.

Bigarren laurdena gure laurdenik hoberena izan zen, bai gure defentsagatik eta baita gure erasoengatik. Deskantsura 22-27 bukatuz.

Hirugarren laurdenean defentsa gogor baten eraginez, Ostadarreko neskek ez zituzten saskiratze errezak lortzen eta zona 1-3-1 baten ondoren eta intentsitate handiaren ondoren 17-8 ko tanteoa lortu genuen, laurdena 39-35 bukatuz.

Laugarren laurdena, partiduko laurdenik tentsuena izan zen, momentu oro berdintasuna ageri zen markagailuan, 6. minutuan, Ainhoa Alberdiren hirukoaren eraginez, arnas piska bat artzea lortu genuen, baina Donostiako neskak erreflexu askorekin berriz aurreratzea lortu zuten. Partidua bukatzeko bi minutu faltan 50-50 berdindua zegoen. Hurrengo bi minutuetan ez genituen behar ziren saskiratzeak lortu eta Atleticoko jaurtiketa libre baten eta kontraeraso baten eraginez, partidua 53-50 bukatu zen.

Bi aste luze ditugu aurrean, lana aurreratzeko eta gure akatsak konpontzeko. Gogor landu beharko ditugu geratzen diren bi partiduak irabazteko eta igoerako fasera iristeko

AINHOA ALBERDI (5): 5 pts 2/2 TL

AIORA BELARTIETA(6): 6 pts 0/0 TL

ITSASO ARIZTIMUÑO(7): 4 pts 0/0 TL

ELENE ARRUTI(8): 11 pts 5/10 TL

MAIALEN SEVILLANO(10): 10 pts 0/0 TL

NEREA CALVO(11): 3 pts 0/2 TL

NAHIA ARRUTI(12): 2 pts 0/0 TL

OLATZ BARDAJI(13): 9 pts 5/8 TL

LEIRE TREJO(14): 0 pts 0/0 TL

JONE CASTRO(15): 0 pts 0/2 TL