Bloga

Fueron Superiores…Derrota del Junior Femenino de Rendimiento (43-55)

Larunbatean ekin zion denboraldiari Ostadar S.K.T Junior Errendimendu taldeak, Atletiko San Sebastian taldearen aurka. Pretemporada berezia izan da aurtengoa gurea: berandu hasi gara, jende gutxirekin, jokalari lesionatuak… Bagenekien lehenengo partidu hau goizegi iriste zitzaigula eta hasieratik garbi geratu zen hori. 7 minutu tardatu genituen lehen saskiratzea lortzen eta Atletikoko taldeak gurea baino askoz erritmo biziagoa erakutsi zuen, oraindik jarraitu ezin dezakeguna. Lehen laurdenaren amaieran, 7-14.

Bigarren laurdenak antzeko jarraitu zuen, kanpoko taldea eraso biziak bilatuz eta gu aldiz, kanastara joateko beldurrez. Bada garaia lotsak galdu eta jokalari guztiak kanastara begiratzen hastekoa. Atsedenaldira, 19-33.

Hirugarren laurdenaren erdialdean lortu zuen Atletiko Sn Sn taldeak errentarik handiena, 24-42. Hutsarte baten ondoren, hemen iritsi ziren Ostadar S.K.T taldearen momenturik onenak. Bat-batean, defenditzen hasi ginen, pase marrak tapatzen, presionatzen, korrika egiten, kanastara ziztu bizian joaten… 10 minutu izan ziren, 3. Laurden erdialdetik, 4. Laurden erdialdera, baina honek izan behar du aurtengo gure jokoa.

Partiduan 37-45 jartzea lortu genuen (13-3ko partziala) eta pare bat saskiratze errex huts egin genituen markagailura oraindik gehiago gerturatzeko. Gutxienez lortu genuen Atletiko Sn Sn-ri beldurra gorputzean sartzea. Hala ere, azken 5 minutuetara oso nekatuta iritsi ginen eta azkenean kanpoko taldeko 7 jokalariak 3 kanasta jarraian lortu zituen eta partidua eskuratzea lortu zuten (43-55).

Badakigu zein den bidea, 10 minutu horiek izan behar dute gure taldearen ikurra. Bitartean lanean jarraitu behar dugu, 10 minutu horietako egurra, partiduko 40 minututan mantendu behar dugu eta. Horrez gain, ea pixkanaka jokalari lesionatuak berreskuratzen joaten garen…

Bostekoa

Leire Belartieta (17), Miriam Marguello (5), Paloma Mecerreyes (0), Larraitz Izagirre (1) eta Uxue Balerdi (4)

Paula Ugarte (6), Marta Escudero (5), June Eizmendi (2), Maialen Sevillano (3), Aitane Martin (Baja) eta Leire Beldarrain (Baja)

Hurrengo partidua, larunbatean 17.45, Hondarribin, Carnicas San Marcial taldearen aurka.