Bloga

Grandes Dificultades Para Atacar la Zona, Junior Part Femenino (16-29)

1. FASE 2º JORNADA 27 / MARZO / 2021
JUNIOR PARTIZIPACION FEMENINO MAIALEN CHOURRAUT (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 10:00 OSTADAR S.K.T – AVIA EIBAR JUNIOR SASKIBALOIA

Denboraldiko bigarren partidua jokatzeko momentua iritsi zen. Martxoak 17, larunbata, Avia Eibar taldearen aurka jokatu zuten junior partizipazioko neskak.

Partidu hasieratik, Eibarreko entrenatzaileak zona 2-3 batean jokatzea erabaki zuen. Zailtasun handia izan zuten Ostadarrekoek partidua ondo hasteko. Partiduko zazpigarren minuturarte ezin izan zuten saskiratzerik lortu. Partidu mantso batera jokatu nahi zuten Eibarreko neskak eta Ostadarrekoak joku hortara sartzea erabaki zuten. Eraginez, bigarren laurdena lehenengoaren islada izan zen. Saskiratzeak lortzeko zailtasun harrigarria izan zuten Lasarteko neskak, nahiz eta bakarrik jaurtiztea askotan lortu. Deskantsura 8-13ko markagailuan.

Hirugarren laurdenean, deskantsuan izandako hitzaldi baten ondoren, Ostadarreko neskak gogor haritu ziren presionatzen, baloia lapurtzeko eta horrela zona puskatzeko. Partiduko momenturik ikusgarrienak bizi izan genituen laurden honetan defentsaren arloan. Baina hala ere, saskiratzeak lortzea ezinezkoa zirudien. Eraginez, laurdena 12-19ko tanteoarekin bukatu zen.

Defentsan ondo hari ziren jokalariak azken laurdeneko lehen minututan. Bi saskiratze onekin markagailuan gerturatu ziren 16-19ra jarriz. Tunel amaieran argia ikustea lortu zuten Ostadarreko neskak. Baina defentsan, despiste batzuen ondorioz, Eibarreko neskak saskiratze bat eta 2+1 bat lortu zuten. Psikologikoki zauritu ziren Ostadarreko neskak horren eraginez eta partidua aldapan bera joan zen hortik aurrera. Jokoa 16-29 bukatuz.

“Ez dakit azterketa astearen presioaren eraginez edo duela asko ikusi ez zuten defentsa baten aurka hari direlaren eraginez den, baina gure jokalariak ez daude guztiz partiduan sartuta eta lehen egiten ez genituen akats asko egiten hari dira” dio Gaizka Urreiztik.

Hurrengo partidua, Apirilak 10ean Lasarten, jokatuko da berriz ere. Kasu honetan, Zarautzko Zasten aurka arituko dira Ostadarreko neskak. Aste santuan gogor entrenatu ondoren. Aste bukaera gogorra izango da hurrengo egunean berriz ere zarautzen aurka jokatuko bait dute egutegia aurreratzeko asmoarekin.

Partzialak: 4-5 / 4-8 / 4-6 / 4-10