Bloga

Jornada 9. Ostadar B vs Tolosa. Primera victoria del año

Larunbat honetan Ostadarreko errendimenduko A2 juniorrak irabazi egin zuten urteko lehenengo norgehiagoka, Tolosako taldearen aurka Lasarteko polikiroldegian. Partidu oso berdintsua eta markagailu gutxikoa izan zen. Defentsa itxiak izan zuten protagonismoa partidu osoan zehar. Emaitza 35-30 izan zen gure neskentzat. Partidua atzeratu egin zen Igande honetara polikiroldegiaren egoera txarrarengatik, espero degu berriro gerta ez dadin.

Lehenengo laurdenean korrika asko egiten hasi ziren bi taldeak kanasta errexen bila, baina hutsegite asko egon ziren bi taldeentzako. Hori dela eta puntu gehienak jaurtiketa libretako marratik etorri egin zitzaizkigun. Ostadarreko taldeak buruarekin erabili zuen Tolosako taldea segituan bonusean sartzea. Hau izan zen iturri nagusiena partidu osoan zehar (11-7).

Bigarren laurdenean, oso galduta ibili ginen haien defentsaren aurka eta ez genituen gure ersoak orden eta irakurketa egokiarekin egiten. Horrek,  saskiratze bakarra lortzea laurden osoan izan zen emaitza. Haiek aldiz errobetearen bitartez min handia egin ziguten erasoan (2-10).

Atsedenaldiaren ostean baloia hobeto mugitzen hasi ginen eta kontraerasoetan opzioak irakurtzen jun ginen. Honi esker, 13 puntu lortu genituen eta defentsan zonari esker haien erasoa trabatzea izan ziren gakoa laurdena irabazteko (13-5).

Laugarren laurdena oso parekatuta egon zen eta gure aurreko abantaila mantentzea lortu genuen defentsak aldatuz eta intentsitate gehiago sartuz gure defentsan. Honela azkenenko laurdena (9-8) irabazi genuen.

Jokalariak motibatzeko eta gogoekin segitzeko partidua. Lehenengo fasea bukatu egin da eta hurrengo multzora jokalari guztiak maila altuagoa demostratzeko momentua izango da.

 

5 Maria Zulaika                               2

6 Haizea Furundarena                     3

8 Uxue Ariztimuño                         2

9 Lide Unanue

10 Haizea Alvarez                          2

11 Maria Alberdi                            3

12 Uxue Anabitarte                      19

13 Garazi Otxandorena                 4