Bloga

Junior de Rendimiento (A1) vs Easo 99 Balerdi

Partidu zaila igandean Bidebietako polikiroldegian jokatu zutena A1 errendimenduko juniorrek, aurrean Easo 99 Balerdi taldea zuten eta sailkapenean gu baino gorago kokatuta hasten zuten partida.
Hasieratik bukaerara 100% eman behar genuela genekien etxera garaipen bat eraman ahal izateko eta horrela atera ginen partida jokatzera, hasieratik partidan sartuta eta lan txukun bat egiteko asmoarekin. Aurrekoari etxeko taldearen egun txarra gehituaz, saskiratze errexak lortzeko aukera eman zigun eta defentsa on batekin batera, lehenengo laurdena aurretik bukatu genuen 7-13 kopartzialarekin.
Bigarren laurdena berdindua joan zen baina oso sentsazio onekin ginen eta aurretik lortutako abantaila mantenduaz asedenaldira iristea lortu genuen, markagailuak 23-31 koa erakusten zuela bigarren laurdeneko 16-18 partzialari esker.
Hirugarren laurdenean beraiek erreakzionatu egingo zutela espero genuen eta kantxara partiduari erritmoa emateko asmotan aterako zirela, baina gure arridurarako ez zen horrela izan eta beste laurden berdindu bat izan zen 11-11 ko partzial batekin, honela, azkeneko laurdenera 8 puntuko errentarekin iristen ginen eta garaipena posible zela sinistuaz.
Azken laurdena beste istorio bat izan zen, beraiek beingoz erreakzionatu zuten eta kantxara markagailuari buelta emateko asmoarekin atera ziren, partiduari erritmoa ematen eta defentsan goitik presionatzen. Presio honek etekinak eman zizkien, urduri jarri ginen gu eta ez genuen lortzen eraso argirik edukitzea, honi beraien partzial on pare bat gehituta, markagailuan urbiltzea eragin zuen, azkeneko minutuetan partida 47 ra berdinduaz. Hemendik aurrera partida jaurtiketa libretan erabaki zen, etxeko taldeak gehiago asmatu zituen eta 52-48 jartzea lortu zuten partiduaren azkenengo minutua jokatzeko geratzen zelarik. Egoera honetan Martin ek sarrera baten ondorioz falta bat lortu zuen baino jaurtiketa ez zen sartu eta bi jaurtiketa libreetatik bat asmatu zuen, urbiltzeko genuen aukera garbiena galduaz. Azkenean 54-53 bukatu zen partida.
Nahiz eta partiduko zatirik haundiena ondo jolastu genuen ez genuen jakin azkenengo minutuetan jolasten eta beste porrot batekin bueltatu ginen etxera. Aste hontan ez degu partidurik, beraz, deskantsu txiki bat hartuko dugu ea bueltan berriro ere garaipenaren bidera bueltatzen garen!!