Bloga

La Primera! para el Infantil Txiki Femenino (30-28)

Igande honetan Ostadarreko neskek GBC – Atletico Sn Sn – en aurkako partidua jokatu zuten Maialen Chourraut kiroldegian goizeko 9:30h.

Lehenengo laurdenean oso ondo jolasten hasi ziren, hasieratik intentsitate handiarekin eta oso txukun. Aurkariei partidu zaila jartzea lortu zuten lehenengo minututik. 12 – 1 eko partziala egin zuten.

Bigarren laurdenean gehiegi konfiatu ziren eta Atleticoko neskak aurre hartzea lortu zuten ostadarreko nesken akatsen ondorioz, akats larriena begiratu gabe pasatzea izan zen, pase horiek lapurtu eta kanasta asko sartu zizkiguten, guk berriz bat bakarrik. 2 – 15 eko partziala egin zuten, 14 – 16 deskantsuan.

Deskantsua ondoren, irabazteko esperantzarekin atera ziren ostadarreko neskak, baina bigarren laurdenaren antzera jolastu zuten lehenengo 5 minututan, ondoren espabilatu eta laurdena berdinketan amaitu zuten, 8 – 6 ko partzialarekin.

Amaierako emaitza 30 – 28 – koa izan zen, Ostadarreko nesken tenporadako lehen garaipena. Partiduz partidu aldaketa positiboa nabari da.

Quinteto inicial:

Erika Santano (8), Maialen mantecón (10), Maitane Eizmendi (5), Nerea Armendáriz (7) eta Aroia Zamora (9).

Oihane Sanchez (16), Ainara Otaño (12) eta Angel Jacobs (11).

Parciales: 12 – 1  2 – 15  8 – 6  8 – 6

Faltas: 7/7

Tiros libres: 0/4

Hurrengo astean beste partidu bat izango dugu, gauzak hobetzeko beste aukera bat, Donostiko Manteo Polikiroldegian Bera Bera Zurriolaren aurka abenduaren 1ean goizeko 9:15.