Bloga

Muchas dificultades jugando, Junior Rend Femenino (78-56)

1. FASE 1º JORNADA 20 / MARZO/ 2021
JUNIOR RENDIMIENTO FEMENINO POLIDEPORTIVO ALDIRI (URRETXU)
SABADO 12:15 GOIERRI UZ BALEIKE – OSTADAR S.K.T -A-

Berriro ere irtixi dira partiduak jolasteko uneak, denbora dexente igaro da azkenekotik. Kasualitatez talde berdinarekin hasi gera jolasten beraien etxean. Une paregabea galdutako partidua berreskuperatzeko (Aurreko partiduan 19 puntugatik galdu genuen Goierri Uz Baleike taldearen aurka)

Baloia gora eta lehenengo laurdenari hasiera eman genion. Hasieran bi taldeak ezarri nahi zuten beraien nortasuna zelaian eta saskiraketa berdinekin hasi ziren. Nahiz eta Ostadar S.K.T -A- taldeak ez zuen asmatzen bere jaurtiketetan eta zaila egiten hari zitzaion eroso egotea zelaian. Goierri Uz Baleike taldea aldiz markagailua gero eta zabalagoa egiten hari zen, eta triple bati esker lasarteko neskek ez zuten ain alderdi haundia ikusi. Lehenengo laurdenaren amaieran 14-9, 5 puntu behera.

Bigarren laurdena orekatzen hasi zen Ostadar S.K.T -A-, baina puntu batera jartzera lortu zutenean, etxeko taldeak 19-2ko partzial bat lortu zuen. Abantaia horrekin Goierri Uz Baleike taldea oso eroso sentitzen zen, Lasarteko neskak ideia gabe geratzen hari ziren. Deskansura 43-23. Laurden honentan Goierriko neskak 29 puntu sartzeko gai izan ziren.

Bigarren zatian defentsako ajusteak planteatu ziren eta intentsitatea erasoan sakonagoa izateko asmoarekin, hasiera oso ona izan zuten Ostadar S.K.T -A- taldeak. Laurdena bereganatuz aurrera jarraitzeko pauso haundi bat eman zuten, baina azken minutuan 5 puntu jarraian sartzeko gai izan zen Goierri Uz Baleike eta bi taldeen artean 10 puntuko diferentzia zegoen. Azken laurdena faltan 58-48 markagailuan.

Azken laurdenean ez zuen eragin berdina egin egindako defentsak, eta etxeko taldea ondo ibili zen 3ko marratik. Nahiz eta azken esfortzu bat egin garaipena lortzeko eta markagailua gero eta emaitza murriztuago izateko saiatu, ez ziren gai izan. Azken momentuan 22 puntuko alderdiagatik galdu zen. Goierri Uz Baleike 78-56 Ostadar S.K.T -A-. 

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Helburu garrantzitsu bat genuen, jolastu genuen partiduari irudi berri bat ematea. Argi dago denbora dexente daramagula entrenamendu orokorrak egin gabe, eta hortaz aparte aste bukaeretan partiduak jolastu gabe. Baina ez dago aitzakiarik, hobeagoak izan behar dugu nahi baldin badugu emaitza hobeagoak lortu. Beraiek ondo aritu dira eta min asko egin digute kanpoko jaurtiketak sartzen, gu hobeto sentitzen ginen unean zelaian. Hurrengo astean partidu berri bat. GoOstadar!

Tiros Libres: 26/9                                                     Faltak: Goierri 24 / 15 Ostadar SKT                                             Emaitza: 78-56

Lehenengo Laurdena (1)    14-9        Bigarren Laurdena   (2)  29-14  

Hirugarren Laurdena (3)     15-25      Laugarren Laurdena (4)  20-8

Hasierako Bostekoa: Lide Hidalgo (0), Aroa Marin (6), Claudia Perez (9),Paula Cebria (14) eta Ainara Lopez (6)

Nahia Astiazaran (5), Nahia Carrillo (3), Sandra Rojo (0), Maialen Paris (2), Marta Rojo (12) eta Lur Landaberea (-)

Hurrengo astean Easo Ibaeta Basket Plagamania taldearen aurkako itzordua daukagu, partidua Lasarte-Orian izango da, Martxoaren 27an, Maialen Chourraut kiroldegian eguerdiko 12:30. Junior Errendimenduko neskak, etxeko partidu bakarra izango du lehenengo buelta honetan.