Bloga

Partido Pobre para las Junior de Rendimiento de A1 (40-45)

Partidu txarra juniorrek larunbatean jokaturikoa. Partidu osoan lo egon ondoren, ez da posible azken 5 minutuetan bakarrik jolastuz partidua irabaztea.

Partidu hasiera ez zen arrakastatsua izan. Ostadarreko neskek jaurtitzeko egoera onak aurkitzen zituzten, baina ez zuten asmatzen. Hala ere, defentsako lana ona izan zen eta lehen laurdena 5-7 amaitu zen.

Bigarren laurdenak antzeko jarraitu zuen, defentsek agintzen zutela bertan. Baina laurden honen amaieran, Oiarsoko taldeak min egin zuen bere barneko jokalariekin eta abantaila lortu zuten, 13-19 atsedenaldian.

3. laurdenarekin bazirudien etxekoen erreakzioa heldu beharko zela, baina ez, gurea egin gabe jarraitzen genuen eta kulpak arbitroari botatzen, 20-31 laurdenaren amaieran. Lehen 30 minutuetan 20 puntu bakarrik sartu genituen, hórrela ezinezkoa da partidurik irabaztea.

Partidua amaitzeko 5 minutu faltan, Oiarsoko taldeak partiduko alderik handiena lortu zuen, 24-37. Eta momento honetan espabilatu genuen. Defentsan estutu, presionatu, baloiak lapurtu, hirukoekin asmatu… 16-5eko partziala eta bazirudien partidua berdintzeko gai iango ginela, 40-42 minutu baten faltan. Baina ez, jada berandu zen. Oiarsokoek tiro libreetan ez zuten hutsik egin eta guk ez genuen asmatu azken erasoetan. Amaieran 40-45.

Jokalariak: Leire Belartieta 7, Leire Beldarrain 11, Aitane 9, Miriam 1, Paula 10 –bostekoa- Ainara 2, Paloma -, Maider Abete -, Maddi Rudi -.

Partzialak: 5-7/ 7-12/ 8-12/ 20-14