Bloga

Un equipo perdido en el campo, Senior 3º Prob Masculino (71-48)

1. FASE 3º JORNADA 25 / ABRIL / 2021
SENIOR 3º PROVINCIAL MASCULINA POLIDEPORTIVO ANTZIZAR (BEASAIN)
DOMINGO 12:30 ARRI BKL BIRUIN – OSTADAR S.K.T

Partidua Beasainen zen, orain dela gutxi bertako kiroldegia Antzizar, ikaragarrizko aldaketa eduki du. Zelai berria daukate eta benetan ederra geratu zaile, Arri BKL Biruin taldearen kolorea naranja da eta lur osotik ikusi daiteke. Zelai berria estrenatu eta garaipenar ekarri nahi genuen Lasartera.

Lehenengo laurdena hasi eta saskiraketa azkar bat sartu zuten etxekoak, Arri BKL Biruin taldea eroso zelaian eta bere jokua egiten, Ostadar S.K.T taldea aldiz hasierako saskiraketak ez zituen sartzen eta ardura gehien dutenak taldean ez ziren gai izan taldea bere bidetik eramateko.  Lehenengo laurdena soilik 6 puntu sartzeko gai izan ziren Lasarteko mutilak eta nahiz eta bigarren laurdenean hobeto ibili eta 17 puntu sartu etxeko taldeak, 16 puntu eta ondoren bigarrenean 22 puntu sartu zituen. Deskantsuan 38-23, 15 puntu behera Ostadar S.K.T.

Bigarren zatian defentsako aldaketa batzuk egin ondoren, indartsu atera ziren Ostadar S.K.T ko mutilak, presioa ezarri zuten defentsan eta erasoan eragin haundia eduki zuen. Baina etxeko taldeak partidu ona egiten hari ziren eta presioa menperatzea lortu zuten, 2-8ko partzialari buelta eman zioten. Laurdenaren amaieran abantailarik haundiena hartu zuten 23 puntu gora Arri BKL Biruin 10 minutu faltan. Azkeneko laurdena zailena izan zen, zeren taldeak amore emanda zegoen, jaurtiketetan hobeagoak izan ziren baina laurdena berdinduta geratu zen 14 Beasain 14 puntu Lasarte. Amaierako emaitza 71-48, 23 puntu behera.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Bi partidu on egin ondoren partidu txarra etorri zaigu. Ez ditugu sartzen ditugun saskiraketak egin eta taldean falta asko egin ditugu. Arerioa ondo itxida eta oso indartsua izan da kanasta azpiko egoeretan, guk aldea jaurtiketa asko egin ditugu, errebotean ez gera ondo ibili eta 1×1 eko egoeretan gu baino hobeak izan dira. Ohitu egin gara emaitza honetara eta arazoak daudenan irteen bideak bilatzen, baina astebukaerako partiduak ez dugu jakin hori egiten. Aukera berria dugu aste bukaera honetako partiduan eta daukagun aukera hori erabili behar dugu, Harriet jokalariaren lesioa izan da okerrena, espero dugu laister berriro gurekin jolastea. GoOstadar!

Tiros Libres: 12/8                                                      Faltak: Arri BKL Biruin 17 / 24 Ostadar S.K.T                             Emaitza: 71-48

Lehenengo Laurdena (1)    16-6     Bigarren Laurdena    (2)    22-17

Hirugarren Laurdena  (3)    19-11   Laugarren Laurdena  (4)   14-14

Hasierako Bostekoa: David Blanco (10), Iñaki Lujambio (14), Aimar Lopez (3), Alberto de la Cal (5) eta Javier Martinez (7)

Ibai Izagirre (5), Harriet Prado (0), Gorka Elizazu (0), Ander Intsausti (2), Xabito Fernandez (2) eta Beñat Elizegui (Lesioa),

Azkeneko partidua geratzen da jolasteko, Maiatzaren 2an Igandean jolastuko da. Arerioa sailkapenean leheneangoak doazen taldearen aurka izango da, Debako taldea, Zalburdi Debasket. Oraindik ez du porrota ezagutzen talde honek eta Beasaineko emaitza dela eta, hauek Zarautzen irabazten baldin badute, 15 puntugatik irabazi beharko litzateke lehenengo fasera sartzeko. Partidua goizeko 11:15etan Maialen Chourraut kiroldegian (Lasarte-Oria).

Argazkia: Txintxarri