Bloga

Victoria en la Nueva Fase, Junior Rend Femenino (70-41)

2. FASE 2º JORNADA 2 / MAYO / 2021
JUNIOR RENDIMIENTO FEMENINO POLIDEPORTIVO MAIALEN CHOURRAUT(LASARTE-ORIA)
DOMINGO 10:00 OSTADAR S.K.T -A- – TAKE REDLINE MEKANIKA

Behin lehenengoa fasea amaitu ondoren eta gipuzkoako Final Four-a jolastu ondoren, Gipuzkoatik Ordizia izan da sailkatu den taldea. Beste taldeak fase berri bat jolasten hasi dira, gure kasuan Tolosako, Take Redline Mekanika taldea izan da.

Lehenengo laurdenean hobeto hasi ziren Tolosarrak, lehenengo saskiraketa sartuz eta intentsitate handia ezarriz zelaian. Nahiz eta bien artean saskiraketak egon Take Redline Mekanika askoz hobeto zegoen defentsan, Ostadar S.K.T -A- aldiz ez zegoen eroso erasoan. Pixkana saskiraketak sartzen hasi ziren eta abantaiarekin amaitu zuten laurdena, 16-10 etxeko taldearentzat, 6 puntu gora Ostadar S.K.T -A-.

Bigarren laurdenean norgeiagoak berdin jarraitzen zuen, bi taldeak hobeto jolasten baina markagailua berdintxu jarraitzen zuen. Lasarteko neskak jaurtiketak hobetu zituzten eta Tolosako neskak aldiz min egiten hasi ziren sarreretan eta errebotea sendotzen. Take Redline Mekanika triple bati esker partiduan sartu ziren eta zailtasun jarri zituzten. Laurden honetan berriro Ostadar S.K.T -A- taldeak irabazi zuen 3 puntugatik. Deskantsuan 32-23, 9 puntu gora.

Bigarren zatiko hirugarren laurdena izan zen partidua erabaki zuen laurdena. Laurden honetan Take Redline Mekanika taldearen nekea eta saskiratze eskaxa izan zuten, eta Lasarteko neskak aldiz ondo kudeatu zuten beraien lana. Taldeak sendo defenditu zuen baina horretaz gain, erasotzen zutenean joku irakurketa argia eduki zuten. Laurdena 15 puntugatik irabazi zuten Ostadar S.K.T -A- eta nahiz eta azkeneko laurdena jolasteko geratu, oso zaila zirudien partiduari buelta ematea. 10 minutu faltan 65-29.

Azkeneko laurdean hasi eta bereala, triple batekin ireki zuen markagailua Tolosako neskak, baina jarraian Lasarteko nesken erantzuna etorri zen 9-0ko partzial bati esker. Aldea gero eta haundiagoa zen, baina Take Redline Mekanika ez zuen amore ematen eta sendo eta gogor ibili ziren partidu osoan bezela, eta denbora pizkat gehiago eduki ezkero laurdena irabazteko gai izango ziren. Baina berriro ere laurdena Ostadar S.K.T -A-rentzako izan zen 3 puntugatik. Amaieran 70-41 garaipena etxean geratu zen.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Partidu egoera gogorra izan da, bi taldeak indartsu ibili dira eta intentsitate asko ikusi da zelaian. Nahiz eta markagailuan abantaia haundia egon arerioa beti ibili da gure atzetik. Hirugarren laurdena izan da partiduan erabakarriena, eta egoera asko ondo jolastu ditugu, baina ez dugu partidu borobila egin, defentsan laguntzak iritxi dira eta errebotean nagusitu gara. Bakarkako jokuan ez dugu beti bezela jolastu, eta min gehiago egiteko gai ginela uste dut. Garaipena bai, baina lantzen jarraitu behar dugu eta hobeagoak izaten.  GoOstadar!

Tiros Libres: 24/14                                         Faltak: Ostadar SKT 13 / 24 Take Redline Mekanika                                           Emaitza: 70-41

Lehenengo Laurdena (1)    16-10        Bigarren Laurdena   (2)  16-13  

Hirugarren Laurdena  (3)    23-6          Laugarren Laurdena (4)  15-12

Hasierako Bostekoa: Claudia Perez (18), Nahia Astiazaran (15), Sandra Rojo (6), Marta Rojo (11) eta Ainara Lopez (7)

Aroa Marin (4), Nahia Carrillo (0), Paula Cebria (9) eta Nerea Armendariz (0), Lide Hidalgo (-), Maialen Paris (-), Lur Landaberea (-)

Hurrengo astean ez da egongo partidurik, egutegian genuen partidua atzeratu egin da eta aurrerago jolastuko da, ez dago oraindik eguna ezarrita. Partidua Arrasaten izango da, Ointxe! klubaren aurka. Bi aste barru Zumarragako Goierri dator, partidua Maialen Chourraut kiroldegian izango da, Maiatzak 15 Igandean goizeko 10:00.