Sarrera

Kirol egokituko taldes / Equipo de deporte adaptado

Argazkia: Kirol egokituko taldea

Lasarte-Oriako Ostadar Saiarre Kirol Taldearen barnean, kirol egokituko saila sortu da. Helburua, urritasun ezberdinak dituzten pertsonen kirol parte hartzea sustatzea da, kirol praktika barneratzaile bat bultzatuz guztiek tokia izan dezaten. Sail hau 2016ko abuztuan sortu zen, aukera berriak eskainiz, kirolaren ikuspegi zabalago bat aurrera eraman asmoz. Honela, kirol egokitua elkarte baten barnean normalizatzea lortu da, kirol praktika zabala eginez Ostadarren dauden beste atalekin elkarlanean.

Urritasun ezberdinak dituzten pertsonei lehentasuna emanez, baina urritasunik gabeko pertsonak barne hartuz, kirol praktika anitza bultzatu nahi da. “Multikirol” kontzeptu aberatsa, gure kirol filosofiaren ardatz izango dugu.