Ipar Martxako irakasleak

Alex, Rosa, Begoña eta Junkal

Alex, Rosa, Begoña eta Junkal

Kaixo!
Alex, Rosa, Junkal eta Begoña gara. Betidanik oinez ibiltzea gustoko izan dugu eta, beste jarduera osoago baten bila ari ginela, Nordic Walking aurkitu genuen. Hasieratik asko gustatu zitzaigun eta 1go Mailako Irakasleak gara, Nordic Walking-eko espainiar federazioaren (FENWA) aldetik.

2015eko urtarrilean Ttakunekin batera erabaki genuen hastapeneko ikastaroak antolatzea, arrakasta handia izan zutenak. Hogeita hamar pertsonatik gora ikasi zuten guk irakasten dugun Alfa 247 deitzen zaion metodologia.

Harrezkeroztik, interesa areagotu besterik ez da egin, eta honenbestez, baita walker berrien kopurua ere. Eta orain, OSTADAR SKT-ri esker, beste aukera berri bat dugu gehien gustoko duguna egiteko, Nordic Walking irakastea.