“Ane 2011” lauetatik onena izan da, “Gert-Jan Theunisse” Vueltako irabazi nagusia, Tourrekoak berriz “Jabato 13” eta “Piscineo” izan dira
Larrañaga Harategian banatu ditugu Tour eta Vueltako sariak. Tourreko boleto irabazleak Jabato 13 (Larrañaga) eta Piscineo (Izkiña) izan ziren, Vueltan, berriz, irabazle berak lehen eta bigarren sariak eskuratu ditu, Gert-Jan Theunisse (Txiriboga).
Azken etapan sailkapenik egon ez zanez, sari-banketan etapako saria zozketatu dugu boleto guztien artean. Irabazlea salaikapen nagusiko 461 postuan dagoen boletoa izan da: Como Dios
Zorionak irabazleei eta mila esker parte hartu duzuen guztioi!!!
Beti bezala plazer bat izan da Larrañaga Harategian sari-banaketa egitea. Eskerrik asko falimia!!
Beste urte batez porra kaleratzea lortu dugu zuei guztiei esker. Mila esker bihotzez!
Hurrengo urtera arte! Itzulian ikusten dugu elkar 🙂








