Euskadiko Slalom Txapelketa Lasarte-Orian ospatuko da otsailaren 15ean
Ostadar Inklusioak Euskadiko Slalom Txapelketa 2026 antolatuko du otsailaren 15ean Lasarte-Orian.
Gurpildun aulkiko slalom txapelketa honek kirol egokitua eta inklusioa sustatzea du helburu.
Ostadar Saiarre Kirol Taldeko Inklusio atalak Euskadiko Slalom Txapelketa antolatuko du igandean, otsailaren 15ean, 10:00etan, Lasarte-Oriako Mitxelin Kirol Gunean.
Slalom-a gurpildun aulkian egiten den kirol modalitate tekniko eta dinamikoa da, zehaztasuna eta abiadura uztartzen dituena. Txapelketa honen bidez, Ostadar Inklusioak kirol egokitua sustatu eta kirola pertsona guztientzat eskuragarriagoa izan dadin lagundu nahi du.
Ekitaldi irekia da, beraz herritar guztiak gonbidatuta daude lehiaketa zuzenean ikustera.









