Bloga

Ges Aseguruak-ekin hitzarmena berritu dugu

Ges Aseguruak beste denboraldi baterako hitzarmena berritzea erabaki du. Ges Aseguruak Ostadarreko bidai lagun dugu 2006/07 denboraldia ezkeroztik. Sinaduran Imanol Bardají -Ostadarreko lehendakaria-, Joxe Pikabea -futboleko koordinatzailea- eta Kristina Arteaga, Geseko arduraduna izan dira.

Ostadarreko ordezkariek pozik daude sinatutako hitzarmen honekin, “Ges Aseguruak eskaintzen digun laguntza ezinbestekoa da. Ges gazteen taldeko babeslea izan arren, aldi berean, Ostadarrek burutu nahi duen kirol egitasmoari laguntzen ari baitio. Modu batera edo bestera, herriko hainbat enpresa eta merkatarik ari zaizkigu laguntzen. Hauei ere eskerrak eman behar dizkiegu gure egitasmoan sinesteagatik eta urtetik urtera gurekin jarraitzeagatik”.

Argazkian, Imanol Bardají -Ostadarreko lehendakaria-, Joxe Pikabea -futboleko koordinatzailea- eta Kristina Arteaga, Geseko arduraduna izan dira.