Bloga

“Ostadar bidea”, bide berria Eginon

Antxon Gorrotxategi handiak harrietan bideak irekitzeko bere jarduera nekaezinarekin jarraitzen du. Azkena, Eginon. “Ostadar bidea, Lasarte-Oriako trepalarientzat”; horrela jakinarazi digu Eginoko paretan lasarteoriatar eskalatzaileen omenez bide berri bat ireki duela. Harribitxi bat guretzat eta Eginora hurbiltzen den ororentzat.

Eskerrik asko, Antxon; Santa Barbaran ikusiko dugu elkar, garagardoak gure kontu!