Bloga

Ostadar SKT-k KORRIKArekin bat egin du

Aurtengoan ere, hor izan gara, Lasarte-Oriako gainontzeko eragileekin batera, euskararen alde gure aletxoa jartzen. Aurten lekukoa Ostadarreko emakumezkoen futbol atalak hartu du, asterik aste egiten ari diren ahalegin handiagatik.

Arratsaldean Ostadarreko Ipar Martxa kideek eta futboleko jokalariek  Pirritx, Porrotx eta Marimototxekin batera “Euri tanta” abestu eta dantzatu zuten Okendo plazan. Ondoren, Rosa Ormazabalek lerro batzuk irakurri zituen: “Ostadar Ipar martxak 11 urte daramatza jarduerarekin eta hasieratik argi izan zuen komunikatzeko hizkuntza euskara izango zela, gure hizkuntza delako. Geroztik hor elkartzen gara euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak euskaraz biziz. Eta hemen gaude euskaraz ez dakitenak animatzeko AEKn izena ematera eta esateko Ostadar Ipar martxa dutela kirola egiteko eta euskara praktikatzeko.

Aurten lekukoa Ostadarreko emakumezkoen futbol atalak hartu du; 35. Denboraldi ondoren gurean sustraiturik egon arren, urte gogorra bizitzen ari dira jokalari faltagatik, izugarrizko lana egiten ari dira astebururo zelaira ateratzeko. Egindako ahalegin handiagatik, merezitako aitortza jaso dute, lekukoa beraiek eramaten”.

Hurrengoan ere, hor izango gaituzue.

Ostadar ere euskararen alde!