Bloga

Ostadarreko bazkide kanpaina abian da

Beste urte batez Bazkide Kanpainari ekin diogu, abenduaren 22ra arte luzatuko dana.

Zergatik Ostadarreko bazkide izan?

  1. Ostadarrek gaur egun dituen kirol atal desberdinen bitartez herriko ia 1000 kirolari mugitzen ditugulako urtean zehar.
  2. Herrian kirola egin dadin lanean aritzen garelako.
  3. Onura sozialak eta komunitarioak sustatzen ditugulako. Gure kirolariek antzeko interesak dituen jendea ezagutzen dute, eta horrek lagunak eta laguntza-sareak sortzea errazten du, tokiko komunitate baten parte aktiboa sentiaraziz.
  4. Inklusiboa den kirol-komunitate baten alde lan egiten dugulako. Gure klubean pertsona guztiak dira ongietorriak, haien nazionalitatea, generoa, sinesmenak edo edozein aniztasun fisiko edo intelektual kontuan hartu gabe. Kirola espazio inklusiboa, segurua, errespetuzkoa eta guztiontzako irisgarria izan behar duela uste dugu.
  5. Antolatzen ditugun kirol ekimenen bitartez herriko ekonomia sustatzen dugulako.

Bazkideen urteko kuotei dagokionez, hauek dira: adin txikikoentzat 20€, 18 urtetik gorakoentzat 30€ eta familiarrak 60€. Bazkide zaretenoi zuen laguntza bihotzez eskertzen dizuegu eta gurekin jarraitzera animatzen zaituztegu, kirol egitasmo hau gauzatu ahal izateko zuen diru-laguntza ezinbestekoa baita. Eta oraindik ez zaretenoi kirol egitasmo honen parte izatera animatzen zaituztegu.

Adi, abenduaren 22an bazkide guztien artean zozketatzen dugun otarraren irabazlea izango baitugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 943-360433 telefono zenbakian edo ostadar@ostadarskt.eus helbidera mezu bat bidali.

Izan zaitez OSTADAR!!