Bloga

Victoria en un Partido muy Intenso (42-43) Senior 1º Prov Femenino

1. FASE 3º JORNADA 18 / OCTUBRE / 2020
SENIOR 1º PROVINCIAL FEMENINO POLIDEPORTIVO ARITZBATALDE (ZARAUTZ)
DOMINGO 16:00 GRAFICAS JUARISTI ZKE – OSTADAR S.K.T

Ligako hirugarren partidua Senior Neskentzat eta hirugarren garaipena. Igandean 16.00tan Zarautzen, ligako talde gogorrenetariko baten aurka. Altura, hiruko jaurtiketa, gidaritza ona, entrenatzailea… gauza on asko dauzka Zast taldeak eta ligako guztiok dakigu goian ibiliko direla. Partidua zaila izango zela bagenekien, baina konpetitzeko gai ikusten ginen.

Partidua bikain hasi genuen. Defentsan gogor eta erasoan asmatzen, 0-6 3. minutuan. Laurden amaieran erasoan ez genuen abantailarik aurkitzen eta Zast-ekoak partiduan sartu ziren. Horretaz gain, faltaz kargatzen hasi ginen… Laurden amaieran 10-11.

Bigarren laurdenean defentsak nagusitzen ziren. Bi taldeek ondo gelditzen genuen aurkaria eta erasoan asko kostatzen zitzaigun. Partiduak berdinduta jarraitzen zuen. Azken minutuan etxekoen bi txispazo eta atsedenaldira atzetik heldu ginen 21-18.

Atsedenaldian partiduan ginen. Bagenekien erasoan ez ginela ari ondo jokatzen, baina defentsak eta erreboteko lanak partiduan mantentzen zigun. Hirugarren laurdenean erasoan baloia ondo mugitzen hasi ginen eta faltak lortzen. Jaurtiketa libreek partiduan mantentzen gintuzten, zarauztarrek erasoan kanastak lortzen jarraitzen baitzuten. Erabakigarria Ane Alberdiren laurden amaiera. Erasoan ez genuen abantailarik lortzen eta 1×1 jokatzen sekulako kanastak lortu zituen. Partiduan mantentzen ginen, 36-33 laurden amaieran.

Azken laurdenaren hasieran epaileek hartu zuten protagonismoa. Erasoko faltak alde batean eta bestean. Batzuk alde, besteak kontra eta tentsioa gora. 3 minutu faltan berdinketa, 38-38. Hiruko jaurtiketa ikusgarria etxekoen 6 jokalariak eta 3 puntu atzetik. Kanasta bat, tiro libreak, baloi galduak… 30 segundu faltan 42-42 berdinketa eta baloia zarauztarrentzat. Lapurtzea lortu genuen, kontraerasoan atera, baloia galdu, berriro berreskuratu eta falta. Bi tiro libre alde 4 segundu faltan. Itxasok lehen jaurtiketa barrura. Bigarrena kanpora. Baloia zarauztarrentzat, ondo atera ziren eta bakarrik jaurtitzea lortu zuten hiruko marra barruan. Baloiak uztaila ukitu eta kanpora. Garaipena Lasartera!

Tentsio handiko partidua izan da, gorabehera handikoa. Erasoan ezin izan dugu ondo jolastu, baina defentsak eta erreboteak partiduan mantendu gaitu. Zarautz sekulako taldea da eta garaipen honek asko balio du. Ikusi dugu edozein talderekin konpetitzeko gai garela eta gainera irabaztea lortu dugu! Zorionak neskak! Datorren astean 18.00tan Lasarten Eskoriatza-ren aurka jokatuko dugu.

Partzialak: 10-11 / 11-7 / 15-15 / 6-10

Leire Belartieta 4, Ane Alberdi 16, Olatz Bardaji 4, Itxaso Mercero 9, Elene Arruti – –bostekoa-

Haizea del Olmo 5, Yaiza Navarro 5, Larraitz Izagirre , June Eizmendi, Marta Escudero -, Maialen Sevilano -, Eneritz Buiza -,