Bloga

A falta de trabajo en equipo, Junior Femenino de Rendimiento (39-33)

3º JARDUNALDIA 2019 / IRAILA / 28
ERRENDIMENDUKO JUNIOR NESKAK MANTEO KIROLDEGIA (DONOSTI)
LARUNBATA 16:00 BERA BERA ALBISUR – OSTADAR SKT -A-

Larunbata 29, arratsaldeko 16:00, Gros-eko auzoa, Donosti. Erronka berri Ostadar S.K.T-rentzat, 3. jardunaldia errendimenduko junior neskentzat, arerioa Bera Bera Albisur taldearen aurka. Partidua Maneto kiroldegian jolastuko zen eta bi taldeak garaipenaren bila ibiliko ziren.

Lehenengo laurdenaren hasieran Bera Bera Albisur lan ona egin zuen erasoan, mugimendua eta abiadua azkarra sartzen, saskiraketa falta izan zen akats bakarra. Ostadar S.K.T hasieran galduta zegoen baina defentsan gogor ekin zioten. Erasoan ondo ibili ziren, baina saskiratze gehiago lortu beharrean zegoen, eroso iristeko bigarren zatira, lehehengo laurdenaren amaieran 5-9 Lasarteko neskak aurretik.

Bigarren laurdena ondo hasi zuten Ostadar S.K.T-ko neskak, baina pixkanaka Bera Bera Albisur erasoa sendotu zuen eta saskiratzekin berdintzera lortu zuten. Baina bide berdinetik jarraitu zuten eta 6 puntu gora jartzera lortu zuen. 17-9 irabaziz laurdena, 22-18 deskantsura. Bera Bera Albisur aurretik, 4 puntu behera.

Hirugarren laurdenean hasi ziren arazo larrienak, Ostadar S.K.T ez zuen paseekin asmatzen, erasoan ez zegoen mugimendurik eta garrantzitsuena ez zuen talde lanean etekinik ateratzen. Naiz eta defentsa on batzuk egin, erasoan ez zuen asmatzen edo ez zuen saskiratzen. Bera Bera Albisur aldiz bere lana egin zuen eta 8 puntu sartzeko gai izan izan, eta horrela markagailuko aldea haunditu zuen, 30-20.

Azken laurdena hirugarren laurdena bezela hasi zen, eta aldea 14 puntutara igo zen. 5 minutu partidu faltan Ostadar S.K.T gai izan zen bere nortasuna azaltzen baloiak lapurtzen eta saskiratzen. Laurden honetan 13 puntu sartzeko gai izan. Baina Bera Bera Albisur bere lana egin zuen eta naiz eta laurdena galdu, partidua bereganatu zuen. Azkeneko emaitza 39-33, Ostadar S.K.T-k 6 puntugatik galdu zuen.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Gora behera asko partiduan, nortasunik gabe, jolasteko planteamendua erabat deseginda eta beste hainbeste arazo. Taldea ez zen gai izan ondo jolasteko, mugimendu gutxi, pase txarrak eta erabaki  zailak. Eduki degun partidurik txarrena, entrenamenduetan mezu argiak eta erabaki zuzenak landu behar ditugu. Lehenengo arduraduna ni naiz eta hurrengo asterako arazo gehienak soluzio bat eduki behar dute. Argi dago dena ez zela txarra izan, baina gogor landu behar degu. Animo asko Neskak, GoOstadar!

Tiros Libres: 30/18                    Faltak: 21 Bera Bera Albisur / 17 Ostadar SKT                     Emaitza: 39-33

Lehenengo Laurdena (1)   5-9    Bigarren Laurdena   (2)  17-9

Hirugarren Laurdena (3)    8-2    Laugarren Laurdena (4)  9-13

Hasierako Bostekoa: Lide Hidalgo (1), Olatz Bardaji (3), Nerea Calvo (2), Ane Balerdi (3) eta Elene Arruti (8)

Nahia Astiazaran (Lesioa), Denisse Lopez (1), Lur Landaberea (2), Marta Rojo (7),  eta June Negredo (6)

Hurrengo astean Lasarte-Orian jolastuko degu aspaldiko partez. Oraingo honetan Grupo EME Oiarso SKT taldearen aurka izango da partidua. Partidua Igandea 6 izango da, goizeko 09:30 Lasarte-Oria-ko Maialen Chourraut Kiroldegian.