Bloga

Cada vez mas cerca de la Victoria, Cadete de Participación Femenino (49-40)

4º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 17
KADETE PARTIZIPAZIOZKO NESKAK PACO YOLDI KIROL (DONOSTI)
IGANDEA 10:00 CAFES AITONA ASKATUAK DEBA – OSTADAR S.K.T -B-

Laugarren partidua Kadete partizipazio neskentzat, oraingo honetan partidua Donostin izan zen, Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka. Cafes Aitona Askatuak Deba eta Ostadar S.K.T -B- bi taldeen aurkako partidua.

Lehenengo laurdenaren hasieran Cafes Aitona Askatuak Deba hasi zen partidua nagusituz, Donostiko taldea gai izan zen lehenengo 5 minututan 12-2ko partzial bat egiteko. Baina Ostadar S.K.T -B- argi zeukan ez zuela atzean geratu nahi eta 0-9ko partzial bati esker, markagailua berdintzeko gai izan zen, 14-11 lehehengo laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdena saskiraketak egon ziren bi taldeen aldetik, talde batek sartzen bazuen, besteak erantzuten zuen. Baina Cafes Aitona Askatuak Deba taldea soilik 10 puntu sartzeko gai izan zen eta Ostadar S.K.T -B- 13 puntu, laurdena irabaziz eta deskantsura markagailuan 24-24. Berriro hasiera balitz bezela izango zen.

Deskantsua ondoren Ostadar S.K.T taldeak bi saskiraketa sartu zituen jarraian eta lehendabizi partidu osoan jarri zen aurretik. Baina beti bezela arerioa Cafes Aitona Askatuak Deba ez zuen atzea geratu nahi, eta bapatean 8-4ko partzial bati esker berriro ere berdintzea lortu zuen, ez gutxi balitz minutu bat amaitzean bi saskiraketa garrantzitsu sartu zituen, eta 3 puntu gora jarri ziren 37-34.

Laugarren laurdenean amaiera ikeragarria izan zuen, Ostadar S.K.T-B- urduritasuna nabaria zen eta, ez ziren gai pase onak egiteko, saskiraketan lortzeko eta defensa on bat ezartzeko.  Cafes Aitona Askatuak Deba 12-2ko partzial bate gin zuen, eta markagailua erabat aldatu zen. Amaieran lasarteko neskak saiatu ziren, baina berandu egin zen. Amaierako emaitza 49-40.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Gero eta hurbilago gaude garaipenetik, baina bai  lan dexente daukagu oraindik. Argi daukagu zertara eta nola jolastu nahi degun, baina oraindik despiste asko egiten ditugu. Goraipatu egindako atakeak, zeren gehienetan kanasta sartzeko aukera izan genuen. Taldearen aldetik, gero eta indartsuagoak gera, eta elkartuta gaude. Hurrengo astean veste aukera bat daukagu, GoOstadar!

Tiros Libres: 13/8             Faltak: Cafes Aitona Askatuak Deba 14/10 Ostadar S.K.T -B-              Emaitza: 49-40

Lehenengo Laurdena (1)   14-11     Bigarren Laurdena   (2)  10-13

Hirugarren Laurdena  (3)   13-10    Laugarren Laurdena (4)   12-6

Hasierako Bostekoa: Itxaso Ortega (2), Leire Ipiñia (2), Mirari Zorzano (0), Karla Tejado (4), eta Angel Jacobs (17)

Irantzu Mendiluze (9), Amaiur Izagirre (0), Ane Jimenez (2), Paula Quiroga (2), Maitane Eizmendi (0) eta Aiora Villaron (2)

Hurrengo astean bigarren partidua Lasarte-Orian, Maialen Chourraut kiroldegian. Oraingo honetan arerioa Santo Tomas Lizeoa, baita ere Donostiko talde bat. Partidua Igandeak 24, goizeko 11:15 jolastuko da.