Bloga

Cada vez mejor pero sin Victoria para el Infantil Txiki Femenino (38-16)

Taldeko azken partidua jolastu zuten ostadarreko infantil txikiek, ZAST 2005 TXIKI Z.K.E taldearen aurka Zarautzeko La Salle ikastolan. Partidua azaroaren 25 ean, goizeko 10:30h.

ZAST 2005 TXIKI Z.K.E ren aurka Ekipo bigarren partidua jolastu zuten, beraz bueltako partidua zen. Oraingo honetan askoz ere hobeto jolastu zuten ostadarreko neskak eta aurkariei partidu aurrekoa baina zailagoa jartzea lortu zuten. Gainera, oraindik bi jokalarik lesionatuta jarraitzen dute eta partidura zazpirekin joan ginen. Hasieratik oso ongi ibili ziren eta lehenengo laurdenean 10 – 5 eko partziala egin zuten.

Bigarren laurdenean aurrekoaren berdintsu ibili ziren baina eduki zuten akats handienetako bat baloia begiratu gabe pasatzen zutela izan zen, horren ondorioz sartu zizkieten kanasta gehienak.  10 – 4 ko partziala egin zuten, 20 – 9 deskantsuan.

Deskantsua ondoren aurreko laurdenetan bezala jarraitu zuten, ostadarreko neskak gogo handiarekin atera ziren baina bigarren laurdenean bezalako akatsekin alde handia hartu zieten aurkariek, 12 – 2 ko partzialarekin amaitu zen hirugarren laurdena.

Amaierako emaitza 38 – 15 – ekoa izan zen. Orokorrean hobekuntzak nabaritu ziren baina lanean jarraitu behar da eta egin ziren akatsak zuzendu.

Quinteto inicial: Erika Santano (8), Oihane Sanchez (16), Maitane Eizmendi (5), Nerea Armendáriz (7) eta Aroia Zamora (9).

Ainara Otaño (12) eta Angel Jacobs (11).

Parciales: 10 – 5  10 – 4  12 – 2  6 – 4

Faltas: 11/4

Tiros libres: 3/4

Hurrengo astean beste partidu bat izango dugu, gauzak hobetzeko beste aukera bat, oraingoan etxean jolastuko dugu  Mialen Chorraut kiroldegian GBC – ATLETICO SN SN (TXIKI)- en aurka, azaroaren 12an goizeko 9:30h.