Bloga

Por fin, ¡La primera Victoria! Cadete Participación Femenino (41-30)

JORNADA 6º 30 / NOVIEMBRE / 2019
INFANTIL TXIKI FEMENINO POLI MAIALEN CHOURRAUT (LASARTE-ORIA)
DOMINGO 11:15 OSTADAR S.K.T -B- – AÑORGA SASKIBALOIA -B-

Seigarren jardunaldia, 5. partidua. Lehengo astean partidu bikain bat egin zuen taldeak, baina ez zen gai izan irabazteko. Santo Tomas Lizeoa partiduari buelta emateko gai izan ziren. Naiz eta 3 laurden irabazi, ez zuten garaipena lortu. Oraingo honetan arerio berri bat etorri zen Maialen Chourraut kiroldegira, berriro ere Donostiko talde bat, Añorga Saskibaloia.

Lehenengo laurdenaren eroso hasi zen etxeko taldea, bere jokoa egiten baloia mugitzen eta mozketak ondo egiten. Eraso guztietan gai izan zen saskira botatzeko naiz eta ez saskiratu. Añorga Saskibaloia -B- aldiz ez zebilen eroso zelaian, ez zitzaien gauzak ondo ateratzen eta hasierako presioetatik ez zuen lortzen ateratzea. Ostadar S.K.T -B- taldea laurdena irabazteko gai izan zen 8-4.

Bigarren laurdenean saskiraketa gehiago egon ziren bi taldeen partetik. Baina berriro ere nagusi etxeko taldea Ostadar S.K.T -B-. Taldea bere momentu hoberenean zegoen defentsan eta erasoan ondo. Añorga Saskibaloia -B- esnatzen hari zen eta laurden berri honetan 10 puntu sartzeko gai izan zen, baina oso atzean geratu zen, lasarteko neskak 17 puntu sartzeko gai izan bai zen. Deskantsura 25-14.

Hirugarreen taldea hasi ziren urduritasunak, naiz eta 11 puntuko bentaja eduki ez zuen lortu gehiagora joatea. Laurden astuna bi taldeentzat, Añorga Saskibaloia -B- ere ez zuen saskiraketa asko lortu. 5 puntu sartu zitutzten talde bakoitzak. Beraz 10 minutu faltan 34-23, berriro ere 11 puntu gora.

Laugarren laurdenean amaiera ikeragarria izan zuen, Ostadar S.K.T -B- eta Añorga Saskibaloia -B- argi zegoen bi taldeak nahi zutela garaipena. Donostiko taldea gero eta hurbilago zegoen. Lasarteko neskak akats asko hasi ziren egiten, eta lehen esan degun urduritasunekin. 8 puntu gora minutu bat faltan, eta oraindik hor zegoen partidua. Baina Ostadar S.K.T -B- hiruko ikeragarri bat sartu zuen tablaren laguntzarekin eta hor amaitu zen partidua 41-30.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Azkenean iritxi da gure lehenengo garaipena, azkeneko bi partiduak ikusita argi zegoen laister etorriko zela. Partidua ondo joan da, amaieran urduri jarri gera eta jokalariak ez dira gai izan lasaitzeko. Baina gure indar guztia atera dugu eta hori izan da garrantzitsuena. Taldearekin oso harro nago, horrela jarraitu behar degu, gauzen hobetzera, GoOstadar!

Tiros Libres: 26/12                    Faltak: Ostadar S.K.T -B- 25 / 23 Añorga Saskibaloia                    Emaitza: 41-30

Lehenengo Laurdena (1)   8-4     Bigarren Laurdena   (2)  17-10

Hirugarren Laurdena  (3)   5-5    Laugarren Laurdena (4)   11-11

Hasierako Bostekoa: Itxaso Ortega (11), Leire Ipiñia (2), Mirari Zorzano (0), Paula Quiroga (9) eta Angel Jacobs (7)

Irantzu Mendiluze (5), Amaiur Izagirre (0), Ane Jimenez (0), Karla Tejado (2), Maitane Eizmendi (0) eta Aiora Villaron (5)

Hurrengo astean ez dago partidurik. Hurrengo partidua Abenduaren 14ean izango da. Arerioa Bergarako taldea, Soraluze Bergara K.E. partidua goizeko 10:45 izango da Compañia de Maria ikastolan.