Bloga

Cerca de la victoria en el primer partido, Infantil Txiki Neskak (44-39)

1. JARDUNALDIA 2019 / URRIA / 20
INFANTIL TXIKI NESKAK LA SALLE IKASTOLA (ZARAUTZ)
IGANDEA 09:30 OSTADAR SKT (TXIKI) – ZAST 2007 ZKE (TXIKI)

Tenporadako lehen partidua, igandea Urriak 6, goizeko 09:30 jolastu zen La Salle Ikastetxean (Zarautzen).  Aurkariak ZAST 2007 ZKE partaidetzako infantil txiki taldea izan zen.

Lehenengo laurdenaren hasieran, min asko egin zieten Ostadar SKT-ko taldekoei  kanasta azpian bakarrik uzten zituzten despisteengatik. Horrekin, hainbat puntu hartu zituzten kontrara baina laurdenean zehar taldekoak esnatu eta Zast 2007 ZKE-ko taldekideei harrapatzen joan ziren. Despisteak alde batera utzi zituztenean, Ostadar SKT-ko jokalariak atakean askeago jolasten hasi ziren baina ohartzerako lehen lauRdena bukatua zen eta Zast 2007 SKT taldeak 6 puntu gainetik jarri ziren.  ZAST 2007 ZKE 16- OSTADAR SKT 10.

Bigarren laurdenean, txuri-beltzeko neskek arazoak izan zituzten aurkarien defentsari aurre egiteko eta puntuak sartzea zaildu zitzaien. Gainera, nahiz eta Ostadar SKT-n defentsa adiago egon, Zast 2007 SK-k ez zituen arazo handirik izan buruan egoten jarraitzeko. eta bigarren laurdena ere irabazi zuten.  ZAST 2007 ZKE 29- OSTADAR SKT 16.

Hirugarren laurdenean hasi ziren gauzak okertzen beltz eta horiz jolasten zuten taldearentzat, izan ere, Lasarteko gazteen taldea beste jarrera batekin atera zen eta markagailuan ere ikusi zitzatekeen. Atakean gauzak ateratzen hasi ziren eta defentsa pixka bat ataskatu zitzaien  Zast 2007 SKT-ri hainbat baloi galduz. Pixkanaka Ostadr SKT-k tartea murriztu zuen baina hala ere laurdenaren bukaeran Zast 2007 SKT taldea zijoazen buru.  ZAST 2007 ZKE 40- OSTADAR SKT 33.

Azkeneko laurdena iritsi zen, eta horrek ez zuen Kanpoko taldea beldurtu. Honen defentsak, beste taldearen tiroen edegokitasunarekin batera, puntuak murriztu zituen  Zast 2007 SKT taldearentzat. Baina honek ere, defentsan gogor segi eta Ostadar SKT-ren markagailua oso pixkanaka igotzea lortu zuen. Hainbat lefentsa luze eta gogor ondoren, partiduari amaiera eman zion arbitroak. Bukaeran Zast taldea izan zen garaile gogor mantendu izanagatik. ZAST 2007 ZKE 44- OSTADAR SKT 39

ENTRENATZAILEAREN IRITZIA

Olatz Castro entrenatzaileak dioenez:

Nahiz eta oraindik asko falta zaien hobetzeko, taldearen progresioa handia izan daitekeela antzematen da eta gogo handiak ere ikusten dira. Orain, gogo hoiek buruarekin erabiltzen ikasi behar dute baina oinarria hor dago. Oraindik lantzeko asko dago, pixka bat galduta daudelako zelaian zehar baina aurreko astebukaeretan egindako lagunartekoekin alderatuz, asko hobetu dugu batez ere defentsan.

Tiros Libres: 0/2                    Faltak: 5 Zast 2007 ZKE / 8 Ostadar SKT                       Emaitza: 44-39

Lehenengo Laurdena (1)   16-10    Bigarren Laurdena   (2)  13-6

Hirugarren Laurdena (3)    11-16    Laugarren Laurdena (4)  4-6

Hasierako Bostekoa: Maialen Goenaga (6), Olatz Etxezarreta (4), Garazi Monzon (12), Noa Fuentes (4) eta Lucia Sebastian (0)

Ariadna Touriño (0), Enara Gomez (2), Eneritz Odriozola (4), Iara De La Mata (2), Inge Villalobos (4) eta Olaia Iraola (Lesioa).

HURRENGO ASTEKO PARTIDUA

Deskantsua.