Bloga

Derrota dura para el equipo, Junior de Rendimiento Femenino (47-42)

9º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 16
ERRENDIMENDUKO JUNIOR NESKAK ALDIRI KIROLDEGIA (URRETXU)
LARUNBATA 12:15 GOIERRI UZ BALEIKE – OSTADAR SKT -A-

Bederatzigarren partidua, etxetik kanpoko partidu berri bat. Aspaldiko partez partidua Urretxun, Goierri klubaren aurka. Bi taldeak oso berdinduta dijoazte klasifikazioan, beraz bi taldeentzat partidu oso garrantzitsua izango da. Partidua Goierri Uz Baleike – Ostadar S.K.T -A- .

Lehenengo laurdena etxeko taldeak hartu zuen agintea, Ostadar S.K.T -A- ez zegoen eroso atakatzen zuenean. Jaurtiketak onak ziren baina ez zuten saskiraketa bidaltzen, Goierri Uz Baleike aldiz zelai haundia egiten zuten erasotzeko eta etekin haundia ateratzen zuten, saskiraketa edo faltaren bat, lehenengo laurdenaren amaieran 14-10, 4 puntu behera.

Bigarren laurdena sentsazio berdinekin geratu zen, Goierri Uz Baleike partiduaren menpe zegoen eta momentu oro aurretik eta Ostadar S.K.T -A- taldea ez zen gai hurbiltzeko. Puntu aldetik lehenengoa bezela izan zen, etxeko taldeak puntu bat gutxiago. 13-10. Deskantsuan 27-20 galtzen 7 punturengatik.

Deskantsuaren ondoren, Ostadar S.K.T taldeak zona bat ezarri zuen defenditzeko. Erantzuna ona izan zen zeren bi efektuak lortu ziren. Puntu gehiago saskiratzea 12 puntu, eta Goierri Uz Baleike puntu gutxiago sartzea, soilik 6  33-32 markagailuan. 10 minutu faltan bi taldeetatik edozeinek irabazi zezakeen.

Azken laurdenaren barruan sartu zen partiduaGoierri Uz Baleike saskiraketa lortzen bazuen, Ostadar S.K.T -A- erantzuna ematen zion. 3 minutu faltan markagailua berdinduta zegoen 41-41 eta etxeko taldeak 3koa sartu zuen tablaren laguntzarekin. Hurrengo erasoan beste hiruko bat jarti zuten eta 3 tiro libre bota behar zituen. Momentu horretan partidua amaitu zen, lasartearrak saaitu ziren saskiratzen baina ez zuten lortzen. Garaipena etxean geratu zen 47-42.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Liga polit bat aurrean gaude, azkenekoa joan zaitezke edo bapatean 4.na. Taldea oraintxe bertan ez dago ondo ez gera dena ematen ari, eta argi ikusten da partiduetan. Defentsa gogortzea falta zaigu, eta zerbait pentsatu beharra dago. Orain 4 partidu garrantzitsu datoz, gai izan behar gera etekin haundia emateko. Orain bai inoiz baina gehiago animo ekipo! GoOstadar!

Tiros Libres: 18/8                             Faltak: Goierri Uz Baleike 16 /Ostadar SKT 19                          Emaitza: 47-42

Lehenengo Laurdena (1)   14-10       Bigarren Laurdena    (2)  13-10

Hirugarren Laurdena (3)     6-12        Laugarren Laurdena (4)  14-10

Hasierako Bostekoa: Denisse Lopez (4), Nahia Astiazaran (9), Olatz Bardaji (8), Marta Rojo (6) eta June Negredo (2)

Lide Hidalgo (0), Nerea Calvo (0),  Lur Landaberea (1) Elene Arruti (14) eta Ane Balerdi (Lesioa)

Junior: Julene Hernandez (0)

Hurrengo astean partidu oso garantzitsu bat daukagu Lasarten. Arerioa Bera Bera taldea, partidua azaroaren 23a, larunbata goizeko 11:15 izango da Maialen Chourraut kiroldegian. Ostadar S.K.T -A-Bera Bera.