Bloga

Dificultades para el juego y sin poder hacer nuestro juego, Junior Femenino de Rendimiento (34-57)

8º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 9
ERRENDIMENDUKO JUNIOR NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 11:15 OSTADAR SKT -A- ZAST ZARAUTZ ZKE

8. partidua Ostadar S.K.T -A- taldearentzat. Arerioa Zarautz-eko, Zast Zarautz ZKE taldea. Partidu gogorra eta jolasteko gogorarekin. Partidua larunbata Azaroa-k 9, goizeko 11:15 Maialen Chourraut kiroldegian. Aste osoan landutakoa martxan jartzeko prest.

Lehenengo laurdena bi taldeak argi atera ziren partidu garrantzitsua zela, Zast Zarautz ZKE gogora jarraitzeko goiko posizioetan eta Ostadar S.K.T -A- 3. garaipenaren bila. Laurden honetan saskiraketa banaketa egon zen, zeren taldeak ez zuten lortzen distantzia haundia hartzea. 11-14, 3 puntu behera lasarteko neskak.

Bigarren laurdena Zast Zarautz ZKE bere maila hasi ziren erakusten, eta lehenengo 5 minututan 0-10 partziala egiteko gai izan ziren. Ez zuten presio indartsua egiten, baina adi zabiltzan paseak mozteko, eta Ostadar S.K.T taldeak soilik 4 puntu sartzeko gai izan zen. Deskantsura 15-29, 14 puntu behera.

Hirugarren laurdenean zona batekin saiatu ziren Lasarte-Oria-ko neskak, frenatzea lortu zuten, baina Zast Zarautz ZKE taldea 10 puntu sartzeko gai izan. Ostadar S.K.T momentu on hori aprobetxatu behar zuten, baina ezin izan zuten laurdena irabazi, baina bai berdindu, 10 talde bakoitzarentzat. 25-39, berriro ere 14 puntu behera Lasarte-Oria-ko neskak.

Azken laurdena izan zen zailena, Ostadar S.K.T taldeak arriesgatu egin zuten baina Zast Zarautz ZKE taldeak beraien erasoak zigortu zituen. 6 minuturen faltan presioa jarri zuten zelai osoan ez momentu horretan izan zen partidua guztiz amaitu zen 2-12ko partzial bati esker. Amaieran Zast Zarautz ZKE taldeak garaipena lortu zuen 34-57.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Partidu zaila, batez ere gure jokoa ez digutelako utzi egiten. Arerioa ondo ibili da, baina argi daukagu, gure barnean, ez dugula ondo egin, soberan dakigu nola den gure erasoa eta defentsa eta ez dugu ondo egin. 4-5 partidu geratzen zaizkigu, garaipenaren bila atera behar deguna bai ala bai. Asteare arraroak izan dira eta orain kontzentratu gaitezke gure lana egitera. Hurrengo astean ezin degu huts egin Urretxun, GoOstadar!

Tiros Libres: 9/3                              Faltak: Ostadar SKT 11 / Zast Zarautz ZKE 12                          Emaitza: 34-57

Lehenengo Laurdena (1)   11-14       Bigarren Laurdena   (2)   4-15

Hirugarren Laurdena (3)     10-10      Laugarren Laurdena (4)  9-18

Hasierako Bostekoa: Denisse Lopez (4), Nahia Astiazaran (7), Olatz Bardaji (1), Marta Rojo (6) eta Elene Arruti (3)

Lide Hidalgo (4), Nerea Calvo (7), June Negredo (0) Lur Landaberea (2) eta Ane Balerdi (Lesioa)

Junior: Julene Hernandez (0)

Hurrengo astean Urretxura goaz, Goierri taldearen aurka jolasteko. Partidua Azaroa-k 16 larunbatean jolastuko da, Aldiri kiroldegian eguerdiko 12:15tan, Goierri uz baleikeOstadar S.K.T -A-.