Bloga

Dificultades para hacer nuestro juego, Junior Rend Femenino (51-60)

1. FASE 3º JORNADA 21/ MAYO / 2021
JUNIOR RENDIMIENTO FEMENINO IBARRA KIROLDEGIA (ARETXABALETA)
VIERNES 19:30 MONDRAGON UNIBERTSITATEA – OSTADAR S.K.T -A-

Maitzak 8 Larunbatean, jolastu behar zen partidua atzeratu beharra izan zen taldearene egoeragatik, baina bi taldeak adostu zuten egun berria adostu zuten. Patidua Arrasaten jolasteko intentzioa zegoen, baina azkenean Aretxabaletako, Ibarra kiroldegian jolastuko genuen.

Lehenengo laurdena hasi eta berehala ikusi zen etxeko taldeak beste erritmo batean hari zirela, zelaia ondo ezagutzen zuten eta ondo markatzen zituzten espazioak, baloia ondo mugitzen zuten eta 1x1eko egoeretan beti laguntza behar izanten zuten Ostadar S.K.T -A- taldeak. Mondragon Unibertsitatea horretan gain, nahiz eta saskiraketa ez lortu, beti lortzen zuen 2. edo 3. aukera errebotean, batez ere kanpoko jokalariei esker, Lasarte-Oriako neskek ez baizuten ondo isten defentsan, eta hori gutxi balitz, erasoan ez zuten espazio haundirik lortzen, eta eraso gutxietan lortzen zituzten saskiraketak. 15 puntuko aldea lortu zuten etxekoak, erasoa gogortzea derrigorrezkoa zen.

Bigarren zatian aurrera pauso ikeragarria egin zuen Ostadar S.K.T -A- transizioetan saskiratzen eta barruko jokalariei esker, defentsan ere askoz hobeto ibili ziren eta horrek eman zion bultzada haundia taldeari. 12 Minutu faltan 3 puntutara jartzea lortu zuten. Baina laurdena amaitzear zijoala, 6-0ko partzial bat egin zuen Mondragon Unibertsitatea taldeak, eta horrekin batera lasaitasuna eman zin taldeari. Azken 10 mintuetan, berriro ere etxeko taldea azaldu zen agintzen, eta hiruko jaurtiketei esker, Lasartekoek gero eta zailagoa ikusten zuten irabazteko aukera. Azken ahalegin batean azken laurdena berdintzea lortu zuten, eta 9 punturengatik galdu zuten, azken esfortzu horrek merezi zuen. Amaieran 60-51.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Partiduen balorazioa egitea gero eta zailagoa izanten hari da, jolasten ditugun partiduetan ezin izan dugu arerioaren mailan jarri, ez baitugu bankiloko kiderik aldaketak egiteko. Arerioa gustatu zait, talde indartsua eta batez ere azkarra, nahiz eta momentu batzutan gerturatu, beti ibili dira pauso bat aurrera. Taldearen indarra eta kemena goraipatzea gutxi izango litzateke, jokalari hauek duten balioa ez du mugarik, eta oso harro sentiarazten gaituzte. Egiten hari diren lana ikeragarria da, eta eredu bezela edukiko ditugu datozen belaunaldientzat. GoOstadar!

Tiros Libres: 17/5                                            Faltak: Mondragon Unibertsitatea 18 / 11 Ostadar SKT                                     Emaitza: 60-51

Lehenengo Laurdena (1)    18-12          Bigarren Laurdena    (2)  18-9  

Hirugarren Laurdena  (3)    9-15            Laugarren Laurdena (4)  15-15

Hasierako Bostekoa: Claudia Perez (2) Nahia Astiazaran (14), Nahia Carrillo (3), Paula Cebria (5) eta Ainara Lopez (11)

Sandra Rojo (5), Marta Rojo (14)

Aroa Marin (-), Nerea Armendariz (-), Lide Hidalgo (-), Maialen Paris (-) eta Lur Landaberea (-)

Hurrengo astean azkeneko partidua jolastuko dugu. Arerioa Donostiko Easo Ibaeta Basket Plagamania taldea, aurreko fasean elkar jolastu genuen eta arerio azkarra eta zorrotza izan zen. Aurreko partidua Lasarte-Oria-n izan zen, oraingo honetan Benta Berriko Kiroldegian jolastuko da, Maiatzaren 29an goizeko 12:00, irabazten duen taldea Final Four-era sailkatuko da.