Bloga

Dos Seguidas y la Tercera para el Cadete Rendimiento Femenino (38-45)

Larunbata, Azaroaren 11ean hitzordu berri bat Ostadar SKT-ko taldearentzat. Errendimenduko Kadete neskak, partidua zeukaten Antzizar kiroldegian, Beasainen. Lehengo partidua Lasarte-n izan zen eta irabazleak Arri -BKL- izan zen 50-54. Lasartearrak garaipena eta «BasketAveraguea«-ren bila atera ziren zelaira. Partidua aldaketa batengatik azkeneko momentuan goizeko 10:55 hasi zen.

Partidua hasi eta berdintasun haundia zegoen zelaian, modulo txikian jolastu zen, Ostadar SKT ez zegoen eroso, bere jokoa ezpazio asko hartzea da eta asko kostatu zitzaien sartzea. Kanastaren azpian fallo asko eta errebotean zailtasunak. Arerioa berdintsu ala ere Arri -BKL- lan oso ona egin zuen zonaren barruan, laguntza zegoenean baloia inbertitzen. lasartearrak 8 tiro libretatik 5 failatu zituen eta partiduk huts haundiena izango zen. 8-7 etxekoentzat amaitu zen.

Bigarren laurdena ere guztira 13 tiro libre egon ziren bi taldeen artean eta soilik 5 sartu ziren Ostadar SKT 2/5etik eta Arri -BKL- 3/8tik. Laurdena lasartekoentzako izan zen 9-15 Arri -BKL- zailtasunak geldiarazteko eta kanasta bat izan ezik bete guztiak tiro libretik izan ziren. Deskantsura 17-22.

Hirugarren laurdena lehengoaren berdintsua izan zen, saskiraketa berditsuak, batek sartzen zuenean besteak erantzuna. Arri -BKL- 3 puntura hurbiltzea lortu zuen baina Ostadar SKT, pixkana gehiagora zijoan eta minutu baten faltan 0-5 partzial bati ezker berriro ere laurdena irabazi zuen 10-13 eta partiduko margenik haundiena losrtu zuen 27-35.

Azkeneko laurdena gogor hasi ziren lasartearrak, partidua lotuta utzi nahi zuten eta 5 minuturen faltan Ostadar SKT 10 puntu gora jarri zen, honekin batera lasaitasuna eta erosotasuna lortu zituzten. Arri -BKL- saiatzen zen baina ez zen askoz gehiagora hurbiltzen. 3 minuturen faltan Ostadar SKT +13, aldaketak partidua rabazita zegoen eta momentu horretan aprobetsatu zuen Arri -BKL- partiduan min egiteko, baina berandu izan zen. Amaiera 38-45.

Endika Marrahi Entrenatzaileak dioenez:

Partidu bikain batetik, errealitatera jetsi behar degu. Partidu ona izan da, baina or daude zuzendu behar ditugun akatsak, taldeak badaki eta ez dio uko egin. Zelai txikiak min egin digu gure jokoan, ez gera eroso ibili. Tiroa izan da gure akatsik nabarmenena, maila altuagoan egon behar degu datozten taldeei irabazi nahi badiogu. Hurrengo astean partidu polita daukagu etxean eta taldea garaipenaren bila aterako da.

Quinteto Inicial: Dennise Vanessa (6), Nerea Calvo (1), Nahia Astiazaran (1), Olatz Bardaji (0) eta Elene Arruti (15)

Aiora Belartieta (4), Ane Balerdi (6), Nere Zulaika (2), Igone Mendizabal (8), June Negredo (2) eta Marta Rojo (Infantil Haundi) (0)

Parciales: 8-7 9-15 10-13 11-10

Faltas: 22/19

Tiros Libres: 28/10

Hurrengo partidua etxean izango da, arerioa Atletico Sn Sn izango da, Donosti-n 85-63 izan zen emaitza. Garaipenaren bila juango da taldea, basketaveraguea oso zaila baitago. Partidua Maialen Chourraut kiroldegian izango da, goizeko 11:00tan, Azaroaren 18an Larunbata.