Bloga

El equipo no esta preparado todavía (61-42) Junior Rend Fem

1. FASEA 1º JARDUNALDIA 2020 / URRIA / 4
KADETE ERRENDIMENDUA NESKAK BERA BERA KIROLDEGIA (DONOSTI)
IGANDEA 12:00 BERA BERA – OSTADAR S.K.T -A-

Denbora dexente ondoren berriro ere zelaietan gabiltza, prebentzio neurriak hartuta zelaietara sartzeko aukera daukagu eta bertan partiduak jolastu. Junior Errendimenduko Neskak Urretxura joan ziren beraien lehenengo partidua jolasteko. Arerioa Goierri, talde indartsua eta oso intentxitate haundikoa, partidua Aldiri kiroldegian, goizeko 12:15 eman zion hasiera.

Lehenengo laurdenaren hasieran, bi taldeen intentsitatea oso haundia zen, saskiraketak egon ziren bi aldeetan. Baina azkeneko minutuetan etxeko taldea Goierri abantaia hartu zuen sarreren bidez etekina ateratzen. Ostadar bere lanarekin jarraitzen zuen eta ez zio utzi markagailuan joaten. Lasartearrak arazoekin ibili ziren baloia igotzeko eta sarrerak egiteko. 18-11 lehenengo laurdenaren amaieran, 7 puntu behera Ostadar.

Bigarren laurdena etxeko taldea izan zen «jaun de jabe» baloia ondo zirkulatuz, baloiak moztuz. Presioa ezarriz zelai osoan Ostadar taldea ez zuen bere jokua egiterik lortu. Horretaz gain Goierri taldea eroso zegoen zelaian eta hurruneko jaurtiketak saskiratzea lortu zuen, abantaia hartuz markagailuan, 14-12. Deskantsura 32-23 etxeko taldea 11 puntu aurretik.

Deskantsua ondoren Lasartearrak hurbiltzen hasi ziren, defentsan gogor eta erasoan aukera onak hartzen. 3 Minutu falta zirenean 5 puntutara hurbidu ziren, baina 11-0 partzial bati esker Urretxuko neskak berriro ere abantaia hartu zuten markagailuan. Laurdena berriro ere Goierri garaile 15-8, solik 8 puntu sartzeko gai izan zen Ostadar, azken laurdena faltan 47-31.

Azken laurdenean saiatu ziren Lasartearrak beraien azken apostua egiten, baina berriro ere ez ziren fin ibili saskiratzean. Beste aldetik Goierri taldea azkeneko laurdena ere irabazteko gai izan zen eta garaipena etxean geratu zen, aurkari gogorrak izango dira. Azken laurdena 14-11 eta partiduko emaitza Goierri 61-42 Ostadar.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Lehenengo partidua eta argi dago gure nortasuna ez dugula atera. Taldea ez du bere egunik hoberena eduki baina  argi daukagu gaurko partidua baino hobeagoak garela. Arerioa indarrean eta intentsitatean irabazi digu eta garaipena merezi izan du. Baloi asko oparitu ditugu, baloi asko galdu ditugu eta errebotean ere. Lan asko daukagu oraindik taldearen benetako maila ateratzeko, denon artean lortuko dugu. GoOstadar!

Tiros Libres: 16/9                                      Faltak: Goierri 18 / 19 Ostadar SKT                                    Emaitza: 61-42

Lehenengo Laurdena (1)    18-11        Bigarren Laurdena   (2)  14-12

Hirugarren Laurdena (3)     15-8          Laugarren Laurdena (4)  14-11

Hasierako Bostekoa: Lur Landaberea (7), Nahia Astiazaran (4), Claudia Perez (9),Paula Cebria (1) eta Marta Rojo (11).

Ane Balerdi (0), Aroa Marin (2), Lide Hidalgo (0), Nahia Carrillo (0),  Ainara Lopez (6), Maialen Paris (2) eta Sandra Rojo (0).

Hurrengo astean ez dago Junior Errendimendu Nesken partidua, deskantsua daukatelako. Hurrengo partidua bi aste barru izango da, arerioa Irun-eko taldea Erroibide Urbycolan. Partidua larunbata 17 goizeko 12:00tan jolastuko da Maialen Chourraut kiroldegian.