Bloga

El Hondarribi aprovecho nuestros regalos (55-53)

Ligako bigarren partidua Errendimenduko Juniorrentzat, oraingoan Hondarribiren aurka. Lesioekin jarraitzen dugu, baina asteko entrenamenduetako erritmoa hobetzen ari da eta gogoz iritsi ginen Hondarribira, partidua borrokatzeko asmoz.

Nahiz eta 5 minutu tardatu genituen partidura sartzen (beroketa motz eta eskax baten ondorioz), lehen laurden amaiera bikaina egin genuen, korrika eta kontraerasora jolastuz. Lehen laurden amaieran, 8-16 aurretik ginen.

Bigarren laurdenean, gauza gutxi egin genituen ondo. Ez ginen kapazak izan erreboteak ixteko, erasoan baloiak oparitu egiten genituen, balantze defentsiborik ez zegoen… Hondarribik kanasta errazak bat bestearen atzetik lortzen zituen eta gu, partidutik kanpo ginen. Ondorioa? 19-6ko partziala eta atsedenaldira 27-22 atzetik.

Bigarren zatian, gutxienez kasta erakutsi genuen, jolasteko eta defenditzeko grina eta hori da taldeak berdin duena. Hirugarren laurdenari bikain ekin genion eta 3 minutuan 0-7ko partzialarekin aurretik jartzea lortu genuen. Hirugarren laurden amaierararte, 2-3-4 puntuko aldea izan genuen denbora osoan, baina ez genuen lortu partida puskatzea. Amaieran 36-39.

Azken laurdena, berdindurik mantendu zen denbora osoan eta hórrela iritsi ginen partiduko azken minutura, 49-49 berdinketarekin. Martak sekulako saskiratzea lortu zuen eta bi puntuko aldea gure alde. Hurrengo jokaldian, Hondarribiren eraso luzea eta etxekoen 7 jokalariak bi puntuko urrutiko saskiratzea lortu zuen. Berriro gure eraso azkarra eta bi TL gure alde, biak barrura eta 51-53. Beste eraso luze bat Hondarribiak eta berriro 7 jokalariaren urrutiko saskiratze bat, 53-53.

Amaierarako 17 segundu, eta baloia gure alde, hutsartea eta erasoko kantxan ateratzen genuen. Agindutako jokaldia egin genuen, baina Hondarribiarrek baloia ikutu eta berriro bandako sakea gure alde, 9 segundu faltan. Azken baloia sartzen bagenuen, partidua guretzat, huts egiten bagenuen, prorroga. Horiek ziren zeuden bi aukerak. Baina bi akats infantil jarraian egin genituen, bi opari: 1-bandako sake txarra eta baloia galdu genuen; 2-hondarribitarrek baloia zuten, baina ezinezkoa zen gure kanastaraino iristea glditzen zen denborarekin. Nahiz eta jakin bonusean ginela, bandako sakean baloia galdu zuen gure jokalariak, amorruz, korrika iritsi eta falta inozo bate gin zuen zelai erdian, partidua amaitzeko 3 segundu gelditzen zirela.

Oparitutako bi TL sartu zituzten Hondarribiarrek eta gure azken segunduko zelai erdiko jaurtiketa ez zen sartu. 55-53 eta tonto aurpegiarekin Lasartera buelta. Berdinduta dauden partidu amaiera hauek jokatzen ikasi behar dugu eta ea partidu honek hau ikasteko balio digun.

Gutxienez taldeak lehen partiduan baina aurpegi hobea erakutsi du. Hurrengo partidua, Larunbatean 16.00tan Lasarten Easo Zelaiaren aurka. Lehen garaipenaren bila!!!

Bostekoa:

Leire Belartieta (12), June Eizmendi (5), Paloma Mecerreyes (3), Larraitz Izagirre (9) eta Uxue Balerdi (1)

Miriam Marguello (4), Marta Escudero (8), Paula Ugarte (9) eta Maialen Sevillano (2)