Bloga

Falta de concentración en la cancha, Infantil Txiki Femenino (52-23)

5º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 23
INFANTIL TXIKI NESKAK LASALLE IKASTETXEA (ZARAUTZ)
LARUNBATA 17:15 OSTADAR S.K.T TXIKI – EASO SORGINTXULO

Larunbata, Azaroak 23, arratsaldeko 17:15 jolastu zen LaSalle Ikastetxean (Zarautz) bi taldeen arteko partidua, Lasarte-Oriako neskak, Zarautz.eko taldearen aurka. Zast Lizardi ZKEOstadar S.K.T Txiki.

Lehenengo laurdenean oso gogor atera zen etxeko taldea, Zast Lizardi ZKE oso indartsu zegoen zelaian, eraso bakoitzean saskiratzen zuten. Ostadar S.K.T taldea baloi asko galdu zituen eta gutxi balitz beste zelaira iristean, saskiratzerako arazoekin. Datu txar bat Ostadar S.K.T-ko jokalari baten lesioa, espero degu laister berriro zelaietan ikustea. 18-4 amaieran, 14 puntu behara.

Bigarren laurdena berriro ere bazirudien lehenengo laurdeneko kalko bat izango zela, eta lehenengo 5 minutuak berdinak izan ziren. Baina Ostadar S.K.T ez zuen amore eman nahi eta partiduak oreka bat hartu zuen laurden honetan eta 9 puntu jarraian sartzeko gai izan ziren. Azken momentuan Zast Lizardi ZKE kanasta bat saskiratu zuen eta puntu batengatin irabazi zuen laurdena 10-9. Deskantsura 28-13.

Hirugarren laurdenean, deskantsuaren ondoren, ez gera gai izan saskiratzeko Ostadar S.K.T ez zuen lortzen saskiratzea. Egiten ziren akatsak zarautz-ko neskak etekina ateratzen zieten. Zast Lizardi ZKE taldea 14 puntu sartzeko gai izan zen 10 minututan, lasarteko neskak aldiz, soilik 2 puntu. 42-15

Azken laurdenean, naiz eta dena erabakita egon, saiatu ziren laurden hori bereganatzen. Azken laurden honetan bi taldeak egon ziren saskiratzen, lehenengo talde batek gero besteak. Baina laugarren aldiz Zast Lizardi ZKE taldeak irabazi zuen laurdena, oso gutxigatik, soilik 2 puntu. 10-8, amaierako emaitza 52-23, 29 punturengatik Ostadar S.K.T ez zuen irabazi.

Olatz Castro entrenatzaileak dioenez:

Azkeneko partiduetan oso gogotsu ibili gera, baina oraingoan txispa hori falta izan zaigu. Oso ondo gingoazen eta berriro ere despiste horiek azaldu dira. Indarra hartu behar degu eta hurrengo partiduan dena eman. Taldearen izenean animo asko Noa jokalariari laister berriro ere gurekin zaude eta, GoOstadar!.

Tiros Libres:18/5                     Faltak: Zast Lizardi ZKE 16 / 5 Ostadar S.K.T Txiki                      Emaitza: 52-23

Lehenengo Laurdena (1) 18-4      Bigarren Laurdena   (2) 10-9

Hirugarren Laurdena  (3) 14-2      Laugarren Laurdena (4) 10-8

Hasierako Bostekoa: Ariadna Touriño (0), Maialen Goenaga (0), Eneritz Odriozola (6), Iara De La Mata (2), eta Noa Fuentes (0)

Garazi Monzon (8), Enara Gomez (4), Inge Villalobos (2), Olatz Etxezarreta (1), Olaia Iraola (Lesioa) eta Lucia Sebastian (Lesioa)