Bloga

GIPUZKOAKO TXAPELKETAN 1. POSTUA – BOLEIBOLEKO JUBENILAK

Pasa den asteburuan, maiatzak 14ean, Gipuzkoako Txapelketako jubenil mailako finala izan zen.

Gure jubenil taldeak, denboraldi osoan zehar soilik bi partidu galduta, sailkapen orokorrean 3. postua lortu zuen; honi esker, playoff-etan sartu ziren. Fortuna taldeari 2 partidu irabazi eta gero, finalerako pasea lortu zuen, Aldapeta A-ren aurka.

Partiduan, bi taldeek maila parekoa zutela erakutsi zuten eta 5. seta arte iritsi ziren, momentuoro tentsioa mantenduz. Azkenengo set honetan gure neskek, sakeei esker markagailuan abantaila lortu zuten eta kopa etxera eraman zuten.

Urtean zehar asko hobetu dutela azpimarratu behar dugu, benetan motibatuta mantendu eta beti hobetzeko grinarekin egon direnez, haien ametsa bezala hasi zena, lortu ahal izan dute. Atalarentzat oso pozgarria da, hasi berri diren jokalariak boleibola honelako pasioarekin bizi izatea.

Zorionak neskak!