Bloga

Una Victoria mas, Infantil Txiki Femenino (29-41)

7º JARDUNALDIA 2019 / ABENDUA / 14
INFANTIL TXIKI NESKAK ANTIGUA LUBERRI INSTITUTO (DONOSTI)
LARUNBATA 10:30 ANTIGUA LUBERRI K.E. – OSTADAR S.K.T TXIKI

Larunbata, abenduak 14, goizeko 10:30 jolastu zen Antigua-Luberri ikastetxean (Donostian). Aurkariak Antigua-Luberri BKL partaidetzako infantil txiki taldea izan zen.

Lehenengo laurdenean, bi taldeak oso adi ibili ziren eta nahiko azkarra izan zen. Atakean oso ondo ibili ziren Lasartearrak, izan ere, despiste batzuk harrapatu zizkieten Luberrikoei. Hauek Ostadar taldearen pareko ibili ziren baina laurdenaren bukaeran besteek abantaila atera zuten. Lehen laurdena 6 puntuz irabaziz.

ANTIGUA-LUBERRI BKL 10 – 16 OSTADAR SKT

Bigarren laurdenean, Lasarteko neskak adi atera ziren eta defentsa on baten bitartez 4 puntutan utzi zuten Luberrikoen bigarren mailako puntuaketa. Eta nahiz eta Donostiakoak oraindik ehuneko ehunera ez egon, 9 puntuko desabantailan bakarrik bukatu zuten deskantsuan.

ANTIGUA-LUBERRI BKL 14 – 23 OSTADAR SKT

Hirugarren laurdena partiduko parekatsuena izan zen. Bertan atake lasaiak eginez eta errebote askoren ondoren, Ostadarrek partziala mantentzea lortu zuen. Baina hala ere, urduritzen hasiak ziren.

ANTIGUA-LUBERRI BKL 25 – 34 OSTADAR SKT

Azken laurdenaren hasieran, Ostadarren urduritasunak oasada txarra utzi eta Antigua-Luberrik 2 kanasta sartzea lortu zuen. Baina berehala esnatu eta defenditzen hasi ondoren, berriro puntu horiek berreskuratzea lortu zuten partiduari amaiera emanez

ANTIGUA-LUBERRI BKL 29 – 41 OSTADAR SKT

Olatz Castro entrenatzaileak dioenez:

Irabazten dugun bigarren partidua da eta merezita.Ondo defendituz irabazitako partidua da eta atakean ere ondo ibili ginen. Izan ere, pase oso onak ikusi genituen eta burua altxa genuen hauek egiteko. Defentsan oso ondo ibili ginen eta pixkanaka despisteak gutxitzen joaten gara eta kontzentratuta egoten.

Tiros Libres: Luberri 1/8 Ostadar 8/16         Faltak: 14 Antigua-Luberri -8 Ostadar SKT                  Emaitza: 29-41

Lehenengo Laurdena (1) 10-16 Bigarren Laurdena (2) 4-7

Hirugarren Laurdena (3) 11-11 Laugarren Laurdena (4) 4-7

Hasierako Bostekoa: Ariadna Touriño (0) , Eneritz Odriozola (8), Inge Villalobos (2) eta Olaia Iraola (16) , Enara Gomez (2),

Maialen Goenaga(3), Garazi Monzon (2) , Olatz Etxezarreta (6), Iara De La Mata (2) eta Lucia Sebastian (0) eta Noa Fuentes (lesioa).

Gabonak direnez, ez dago partidurik