Bloga

Jugando un partido de gran nivel, Cadete Femenino de Participación (66-10)

2º JARDUNALDIA 2019 / URRIA / 26
PARTIZIPAZIOZKO KADETE NESKAK MANUEL MUÑOZ KIROLDEGIA (ESKORIATZA)
LARUNBATA ESKORIATZA K.E – OSTADAR S.K.T -B-

Lehenengo partidua Partizipaziozko kadete neskakentzat, bagenuen gogoa talde guztiak martxan jartzeko bakoitzak bere partiduak jolasteko. Oraingoan Ostadar S.K.T -B-Zast Orio ZKE taldeak jolastuko zuten elkarren aurka, partidua igandea Urriak 20, goizeko 09:30 jolastu zen Maialen Chourraut kiroldegian.

Lehenengo laurdenaren hasieran urduritasuna nabaria zen Ostadar S.K.T taldean, ez ginen gai bi pase jarraian ondo emateko, eta gainera arerioak oso argi bilatzen zuten, baloi horiek mozteko eta saskiraketa erosoak sartzeko. Zast Orio ZKE bere jokua egiten ari zen, eta gainera 3 segundu faltan triple ikeragarri bat sartzeko gai izan ziren, 7-18, 9 puntu behera, Ostadar S.K.T neskentzat.

Bigarren laurdena izan zen gogorrena, arerioa Zast Orio ZKE lehehengo laurdenenan baino puntu gutxiago sartu zituen, eta hori oso datu positiboa da, baina Ostadar S.K.T taldeak aldiz, soilik 2 puntu sartzeko gai izan zen 10 minututan, kanasta azpian huts asko. Beraz laurden honetan 2-14, eta deskantsura Zast Orio ZKE taldea  23 puntu gora 9-32.

Hirugarren laurdena indar berrituta eta oraindik amore eman gabe, atera ziren Lasarteko neskak. Espazioak ireki zituzten eta saskiraketa gehiago sartzeko gai izan ziren, baina garrantzitsuena defentsako lana izan zen. Defentsan oso landu zuten, laguntzak ondo egiten eta beraien artean komunikatzen. Zast Orio ZKE soilik 7 puntu sartu zituen laurden honetan, eta laurdena berdinduta amaitu zuten 7-7, 10 minutu faltan 16-39 markagailuan.

Laugarren laurdenean amaiera ikeragarria izan zen, Ostadar S.K.T talde bat zirudien, gogor lan egiten defentsan eta saskiraketak lortzen. Zast Orio ZKE berriro ere soilik 7 puntu sartzea lortu zuten, eta lasarteko neskak aldiz 13 puntu laurdena irabaziz. Bukaerako emaitza 29-46, 17 puntugatik galdu zuten.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Hasiera guztiak dira zailak, argi dago oraindik zailtasunak ditugu jolasteko. Errezepzio finta oso garrantzitsua da baloia alde batera emateko, eta gero hortik mugimendua sortu. Huts egin genuen jaurtiketetan, huts egin genieun defentsan, huts egin genuen paseak egiten… baina ez genuen huts egin talde bat izaten eta hori izan behar du gure helburu nagusia. Argi daukat talde honek poz asko emango dizkidala denboraldi honetan, beraz lan asko egitera, GoOstadar!

Tiros Libres: 19/9                              Faltak: 19 Ostadar SKT / 15 Zast Orio ZKE                         Emaitza: 29-46

Lehenengo Laurdena (1)    7-18     Bigarren Laurdena   (2)   2-14

Hirugarren Laurdena (3)      7-7      Laugarren Laurdena (4)   13-7

Hasierako Bostekoa: Leire Ipiñia (11), Maitane Eizmendi (2), Mirari Zorzano (0), Angel Jacobs (6) eta Karla Tejado (1)

Irantzu Mendiluze (5), Amaiur Izagirre (0), Ane Jimenez (1), Paula Quiroga (3), Aiora Villaron (0) eta Itxaso Ortega (Lesion)

Hurrengo astean beste erronka berri bat, oraingoan Eskoriatzan. Partidua, larunbata Urriak 27 goizeko 11:15 jolastuko degu. Eskoriatza K.EOstadar S.K.T -B- lehenengo garaipenaren bila.