Bloga

Primera Victoria para el equipo, Junior Rend Femenino (77-52)

1. FASE 2º JORNADA 27 / MARZO / 2021
JUNIOR RENDIMIENTO FEMENINO POLIDEPORTIVO MAIALEN CHOURRAUT(LASARTE-ORIA)
SABADI 12:30 OSTADAR S.K.T -A- – EASO SBT IBAETA B. PLAGAMANIA

Lehengo partidua Goierri taldearen aurka jolastu zen Urretxun. Horren ondoren bigarren partidua zetorren Lasarte-Oria-ko kiroldegian. Arerioa Easo SBT Ibaeta Basket Plagamania. Bi taldeek galdu zuten lehenengo partidua eta biek zuten partidu bat irabazteko gogoa.

Lehenengo laurdena hasi eta berehala ikusi zen arerio gogorra eta azkar baten aurka jolastuko genuela. Easo SBT Ibaeta Basket Plagamania, talde gogorra zen erasoan eta oso zorrotza defentsan, hasiera batean beraiek hasi ziren partidua dominatzen, eta beti aurretik zebiltan (abantaia haundiena 5 puntua izan zen). Ostadar S.K.T -A- beti atzetik zebilen, eta eroso egongo hasi zen sentitzen amaieran ikusi zuenean abantai haundia zeukala jokalari haundiekin. Laurdenaren amaieran 19-19, empate markagailuan.

Bigarren laurdenean, lasarteko neskak laudeneko amaieran bezela jarraitzen zuten eta menperatzen hasi ziren. Easo SBT Ibaeta Basket Plagamania taldea falta ugari egin zituzten minutu gutxitan eta «Tiro Libre»-ko marrara joan zen behin baina gehiagotan. 12-2ko partzial bati esker abantaia hartu zuen Ostadar S.K.T -A- taldeak, eta bere jokoari egin zion. Donostiarrak 2 minutu faltan hiruko marrako saskiraketa bateri esker markagailuan jarraitzen zuten bizirik. Deskantsuan 42-30, 12 puntu gora.

Hirugarren laurdenean Ostadar S.K.T taldeak markagailua haunditu nahi zuten, baina 2 saskiraketa jarrain sartzean Easo SBT Ibaeta Basket Plagamania taldeak berdindu egiten zuen, eta abantaia 12-14 puntutan jarraitzen zuen. Minutu baten faltan etxeko taldeak hiruko garrantzitsu bat sartu zuen partidutik ez ateratzeko. Laurdena berriro ere talde berdinak irabazi zuen, oraingoak 2 punturengatik. 10 minutu faltan 55-41, 14 puntu gora.

Azkeneko laurdena eta Donostiako taldeak aukera bat nahi baldin bazuen partidua irabazteko gogor saiatu behar zen. Baina Lasarteko neskak bereganatu zuten laurdena eta 15-4ko partzial bati esker, alderik haundiena lortu zuten. Partidu amaieran azken erasoan saskiraketa bat lortu zuten Ostadar S.K.T -A- taldeak eta partidua amaitu zen. Bukaerako emaitza Ostadar S.K.T -A- 77-52 Easo SBT Ibaeta Basket Plagamania.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Badirudi gertatutakoa berri errepikatzen dela, akatsa hauendiko partidu baten ondoren, eroso jolasten dugu etxean. Abantaila genuen tokietan min egin diogu arerioari eta segurtasunarekin jolastu dugu ia partifu guztia. Argi dago oraindik ditugun akatsak zuzendu behar ditugu garen taldea erakusteko. Denboraldi arraro honetan ez gera trebeenak izango zelaian, baina talde bezela oso sendotuta atera gera, eta argi ikusten da taldeko harremana. Ikusiko dugu zer gertatzen den hurrengo partiduan, jolasteko aukera baldin badugu. GoOstadar!

Tiros Libres: 31/14                                                     Faltak: Ostadar SKT 19 / 27 Easo SBT                                           Emaitza: 77-52

Lehenengo Laurdena (1)    19-19        Bigarren Laurdena   (2)  23-11  

Hirugarren Laurdena  (3)     13-11       Laugarren Laurdena (4)  22-11

Hasierako Bostekoa: Claudia Perez (7), Nahia Astiazaran (8), Sandra Rojo (0), Marta Rojo (21) eta Ainara Lopez (8)

Lide Hidalgo (5), Aroa Marin (8), Nahia Carrillo (3), , Maialen Paris (3),  Paula Cebria (11) eta Lur Landaberea (-)

Hurrengo astean ez da egongo partidurik aste santua delako. Lehiaketa honetan 3 partidu dira, hortaz azkeneko partidua jolastuko dugu. Arerioa Ordizia K.E. taldea izango da, Majori Kiroldegian Apirilak 10 Larunbata goizeko 12:15etan.