Bloga

Una victoria muy importante, Junior Rendimiento Femenino (60-50)

JORNADA 12º 15 / DICIEMBRE / 2019
JUNIOR RENDIMIENTO FEMENINO POLIDEPORTIVO MAIALEN CHOURRAUT(LASARTE-ORIA)
DOMINGO 09:30 OSTADAR S.K.T -A- – SORALUZE BERGARA K.E.

Igandea goizeko 09:30 partidu garrantzitsu bat lasarte, eta azkenekoak Lasarte-Oria-n (2019 urteak). Arerioa Soraluze Bergara K.E. taldea, Bergara-koak. Talde indartsua, haundia eta azkarra, gauak gaizki egin ezkero azkar zigortzen duen taldea.

Lehenego laurdena galduta atera zen etxeko taldea, ez zeukan argi nola jolastu, jokalari haundien partidua izango zen. Abantaia txiki bat hartu zuen Ostadar S.K.T -A- taldeak, baina segituan etortzen zen erantzuna. Azken momentuan Soraluze Bergara K.E. taldeak pauso aurrera eman zuen eta puntu batengatik aurretik jarri zen, 13-14.

Bigarren laurdena berdin jarraitu zuen, partidua kanasta azpliko situazioetan zegoen, jokalari haundia menperatzen zuten zelaia. Oraingo honetan joko argiagoa egin zuen Ostadar S.K.T -A- taldeak eta pauso bat aurretik jarri zen. Soraluze Bergara K.E. taldea bere jokoarekin jarraitzen zuen eta saskiraketa bakoitza ondoren presioa ezarri zuen zelai guztian, zailtasunekin ibili zen etxeko taldea. Deskantsura 27-24.

Indar berrituta atera ziren deskantsuaren ondoren etxekoak eta laurden ikaragarria egiten asi ziren. Kanpoko tiroei esker eta barruko lana burutzen 21 puntu sartu zituzten laurdenean. Soraluze Bergara K.E. ez zegoen eroso eta eraso egitean ez zuen bere burua argi ikusten, solik 10 puntu saskiratzeko gai izan zen. Horri esker abantaia haunditu egin zen zelaian 48-34.

Azken laurdena partidua erabakitzeko zegoen oraindik, Soraluze Bergara K.E. taldeak ez zuen amore eman nahi eta 8 puntutara jeistea lortu zuen bien harteko distantzia. Ostadar S.K.T taldeak argi zeukan garaipena nahi zuela, eta naiz eta huts asko egin tiro libre-ko marratik eta naiz eta laurdena galdu, partidua irabazeko gai izan zen. Ostadar S.K.T -A- 60-50Soraluze Bergara K.E.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Talde lan ona egin degu, defentsa oso onei esker irabazteko gai izan gera. Erasoan min asko egin degu, baina gure arerioak baita ere, kanasta azpiko situazio asko egon dira. Tiro libreak berriro ere… 23 huts egin ditugu. Laugarren garaipena lortu degu eta klasifikazioan gorakada egin degu. Hurrengo asteko partidua irabazten badegu, oso ondo amaituko degu. Taldea badaki zertan jolastu behar degun eta gero eta nabariagoa da zelaian eroso gaudela, jarrai dezagun horrela… GoOstadar!

Tiros Libres: 43/20                            Faltak: Ostadar SKT 23 / 28 Soraluze Bergara K.E.                 Emaitza: 60-50

Lehenengo Laurdena (1)    13-14        Bigarren Laurdena   (2)  14-10

Hirugarren Laurdena (3)     21-11        Laugarren Laurdena (4)  12-15

Hasierako Bostekoa: Lide Hidalgo (0), Nahia Astiazaran (10), Olatz Bardaji (5), Elene Arruti (11) eta June Negredo (2)

Denisse Lopez (6), Marta Rojo (23), Lur Landaberea (3) eta Ane Balerdi (Lesioa), Nerea Calvo (Lesioa)

Junior: Nahia Carrillo (0)

Hurrengo astean IDA-ko azken partidua izango da, Beasainen.Arerioa BKL taldea, partidua Abendua-ren 21ean, larunbata goizeko 10:30 izango da Antzizar kiroldegian, BKL Txindoki – Ostadar S.K.T -A-