Bloga

La Primera Victoria es Nuestra (Ostadar SKT 58-55 Take)

Bigarren partidua etxean, 3. Jardunaldia. Errendimenduko Kadete neskak Tolosasko Take taldearen aurka. Partidua Maialen Chourraut kiroldegia larunbata 7 16:00h. Ostadar SKT -A- vs Panefilsa TAKE.

Partidu berdinduta hasi zen, bi taldeak saskiraketzen, Ostadar SKT abantaia txiki bat hartu zuen lehengo 5 minututan 7-6 baina Take ez zen atzean gelditu eta naiz eta 6 tiro libre huts egin, lehengo laurdena irabazteko gai izan, 12-15.

Bigarren laurdena Take taldeak menperatu zuen, defentsan ondo Ostadar SKT-ren presiotik ondo ateratzen eta saskiratzen, eta hori gutxi balitz triple bat tablarekin lagunduta. Ostadar SKT partidutik ez zen atera baina hala ere saskiratzea kostatzen zitzaion, deskantsura 9 puntu behera 26-35.

Hirugarren laurdenaren hasiera ikusita, nork espero zuen amaierako emaitza, lehengo 3 minututan Ostadar SKT-K 8 tiro libre huts egin zituen jarraian eta hori gutxi balitz, Take-ren 3ko bati esker 10 gora ipini ziren, baina 5 minturen faltan Ostadar SKT-k 14-2ko partzial bat egin zuen presio eta defentsa on bati esker, etxekoak aurretik 44-42.

Azken laurdena dena erabakitzeko, eta laurdena hasteko Ostadar SKT-k 3koa markagailuan gainetik jartzeko. Bapatean eta hirugarren laurdenean bezela etxekoak agintzen zuten 12-2ko 3 minutu faltan 10 gora Ostadar SKT taldea, lehengoa gertu zegoen, baina bukaerako urduritasunak berriro ere agertu ziren 2-9ko partzial bat 3 gora. Amaiera 58-55 lehengoa lasarteko neskentzat.

Endika Marrahi Entrenatzaileak dioenez:

Lehenengoa iritxi da, hoberena eta txarrena egiteko gai gera. Taldearen ilusioa izan da gaurko protagonista eta argi dago fase honetan edonor izan zaitekela txapeldun. Lanean jarraitu behar degu, baina argi ikusi da zertarako gai garen.

Quinteto Inicial: Aiora Belartieta (14), Ane Balerdi (2), Olatz Bardaji (18) Nahia Astiazaran (4) eta Elene Arruti (12)

Nerea Calvo (2), Igone Mendizabal (2), Dennise Vanessa (0), Nere Zulaika (0) eta June Negredo (4)

Parciales: 12-15 14-20 18-7 14-13

Faltas: 15/20

Tiros Libres: 23/10

Hurrengo astean ez dago jardunaldirik, Urriaren 22ko aste bukaerara arte. Arerioa Zast (Zarautz) lehengoa klasifikazioan. Maialen Chourraut kiroldegian, Larunbata 09:30 Lasarte-Oria.