Bloga

Mil Razones para Correr y No Parar Nunca el Infantil Txiki (Easo 04-05 50-16 Ostadar SKT)

Bigarren partidua infantil txiki- rentzat San Ignacio de Loyola Eskolan EASO 04 – 05 Jesuitak taldearen aurka. Partidua urriaren 21 an goizeko 10:45h jolastu zen.

Partidura zazpirekin joan ginen, gainera bat lesionatuta. Kontuan hartuta gutxienez zortzirekin aurkeztu ginela eta partidua galdutzat eman zigutela, baina ala ere gogo handiarekin joan ginen. Lehenengo zatian ez ziren hain gaizki ibili, kanastarenbat sartzea lortu zuten. 11 – 4  ko partziala egin zuten.

Bigarren laurdena lehenengoaren antzekoa izan zen, kanbiorik gabe geundenez neskak nekatzen hasi ziren eta beherakada izan zuten, horren ondorioz EASO 04 – 05 Jesuitak bentaja handia hartzea lortu zuen. Deskantsuan 29-10 geratu ziren markagailuan.

Deskantsua ondoren aurreko laurdenetan bezala jarraitu zuten, EASO 04 – 05 Jesuitak sarrera asko sartu zizkiguten bakarrik, ez ziren gai izan defenditzera iristeko. 13 – 2 ko partziala izan zen.

Amaieran 50-  16 bukatu zuten, lasartearrak etsita eta oso nekatuta amaitu zuten partidua. Baina orokorrean hobekuntzak nabaritu ziren eta aurrekoan baina kanasta gehiago sartzea lortu zuten. Hala ere oraindik gauza asko daude hobetzeko eta ikasteko.

Quinteto inicial: Erika Santano (8), Ainara Otaño (12) , Maitane Eizmendi (5), Nerea Armendáriz (7) eta Aroia Zamora (9).

Uxue Centeno (15) eta Angel Jacobs (11).

Parciales: 11 – 4  18 – 6  13 – 2  5 – 4

Faltas: 10/5

Tiros libres: 0

Hurrengo astean beste partidu bat izango dugu, gauzak hobetzeko beste aukera bat, oraingoan etxean jolastuko dugu  Mialen Chourraut kiroldegian  ZAST 2005 TXIKI – ren aurka,  goizeko 9:30h.