Bloga

No consiguieron la primera Victoria (50-54)

Lehengo partidua Errendimenduko kadete neskentzat, aurten A2-ko grupoan jolastuko dute. Arerio bezela Arri BKL, Beasaingo taldea. Grupo interesgarria dirudi, oreka ikusten da taldeen guztien artean eta emaitzetan edozer gertatu liteke. Partidua larunbata arratsaldean izan zer 16:00 Maialen Chourraot kiroldegian, Lasarte-Oria.

Lehengo laurdenean bi taldeek erakutsi zuten beraien nortauna eta Ostadar SKT-k ez zuen bere momentua aurkitzen, zelaian nahiko trakets eta ez ziren gai jokaldi bat ondo bukatzeko. Bestalde Arri BKL 4. minuturako 8 puntu sartzea lortu zitun. Tiempo muerto, ausnarketa eta gauzak argi. Intentsitatea ere igotzea lortu zuten, eta horrela 12-3ko partzial bat lortu zuten 14-11 lehengo laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdena, zailtasun gehiago eduki zituzten etxeko taldeak arerioa gelditzeko, kanasta erraxak zona barrutik, 6,75 marratik sartzeko zailtasun asko, eta jolasteko sistemekin arazo nabari asko. Hala ere ez ziren partidutik atera inungo momentuan. Bigarren laurdena Ostadar SKT galdu zuen 14-19, deskantsura 28-30.

Hirugarren laurdena txarrena izan zen, saskiraketa falta, ez ziren gai beste zelaira iriteko, eta iristen zirenean ez zuten amaiera egokia egiten. Soilik 4 puntu sartu zituen Ostadar SKT, hala ere arerioa ez zen fin ibili, zeren beraiek ere 5 puntu soilik sartu zituzten, berriro ere laurdena irabazten. Azkeneko laurdena dena erabakitzeko zegoen (30-33)

Azken laurdena berdintasuna izan zen nabarmenena etxekoen saskiraketa, kanpokoen erantzuna. Baina 2 minutu faltan 9 puntuko distatzia atera zuen Arri BKL, eta Ostadar SKT ez zen gai izan akzio horiek difenditzek. Urbiltzen saiatu ziren etxekoak baina denbora amaitu egin zen. Lehengo partidua eta lehenengo porrota Ostadar SKT 50-54 Arri BKL.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Hasiera ona eduki degu, partidu berdintsua izan da. Asko lantzeko dago oraindik, batez ere amaierako situazioak, ez gara gai ardura hori hartzeko. Akatsak zuzendu, indar berritu eta hurrengo partidua prestatzera. Bide onenan goaz.

Quinteto Inicial: Aiora Belartieta (5), Ane Balerdi (0), Olatz Bardaji (9) Nerea Calvo (4) eta Elene Arruti (12)

Nahia Astiazaran (10), Igone Mendizab

al (6), Dennise Vanessa (2), Nere Zulaika (0) eta June Negredo (2)

Parciales: 14-11 14-19 4-5 18-19

Faltas: 19/22

Tiros Libres: 18/11

Hurrengo astean Aieteko auzoan edukiko degu partidua, Atletico Sn Sn taldearen aurka. Irailaren 30ean, goizeko 10:45h Aiete Kiroldegian, Donosti.