Bloga

No poder conseguir la victoria, Senior 1º Provincial Femenina (38-48)

8º JORNADA 11 / ENERO / 2020
SENIOR 1º PROVINCIAL FEMENINO POLIDEPORTIVO MAIALEN CHOURRAUT(LASARTE-ORIA)
SABADO 15:30 OSTADAR S..K.T – ZAST NESKAK

Ligako 8. Partidua Senior Neskentzat Zast Zarautz taldearen aurka. Gurekin berdinduta lider zetorren aurkaria, hilabete generaman partidurik jokatu gabe eta bagenekien zaila izango zela. Lasarten jokatu genuen partidua, ordu arraroan, 15.30, aurkariak aldaketa eskatu ondoren.

Hasieratik ikusi genuen ez zela gure eguna. Ondo jokatzen hasi ginen, baloia mugitzen eta abantailak lortuz, baina ez genuen saskiratzerik lortzen. Kanpokoek ere ez zuten gehiegi asmatzen eta lehen laurdena eskasa izan zen bi aldeetan, 7-12.

Bigarren laurdenaren lehen erdian tonika berdinak jarraitu zuen. 15 minutuan markagailua 12-14koa zen. Sinistu ezinezko kanastak huts egin genituen, baina defentsako lanak partiduan egotea baimentzen zigun. Laurden amaiera txarra izan zen. Kanpokoek 3 hiruko lortu zituzten nahiko jarraian, guk asmatu gabe jarraitzen genuen eta epailearen erabakiekin haserre. Atsedenaldian 15-27 atzetik.

Lehen zatia oso txarra izan zen. Dena gaizki irten zitzaigun eta hala ere ikusten genuen partidua ez zegoela hain urruti. Defentsan estutu, erasoan portzentai eta asmatze normal bat izan eta partidua borrokatzeko gai ikusten ginen.

Hala ere, ez genuen txip aldaketa hori lortu. Defentsako lanean hobetu genuen, baina erasoan asmatu ezinda jarraitzen genuen. Ez genuekan taldeko jokorik, baloi mugimendurik, erabaki zuzenik… joko indibidualistegia. Azken laurdenera 29-39, 10 puntu atzetik.

8 puntura hurbiltzea lortu genuen, gehiago gerturatzeko aukerak izan genituen azken laurdenean, baina ez zen posible izan. Protesta egiteagatik kanporatua izan nintzen (ni entrenatzailea) 4 minutu faltan eta amaierako emaitza 38-48.

Neskek bakarrik borrokatu behar izan zuten 4 minutu hauetan, saiatu ziren, baina ezin izan zioten emaitzari buelta eman. Entrenatzaile postutik barkamena eskatzea besterik ez da geratzen eta neskak zoriontzea, entrenatzailerik gabe erabaki zuzenak hartu eta partiduan jarraitu baitzuten amaierara arte.

Ez da gure eguna izan. Gaizki jokatu dugu, erasoan ez dugu ezer asmatu eta defentsako lana ere ez da onena izan. Horrelako egunetan ezinezkoa da irabaztea eta epailearen lanak ere ez du lagundu (bi taldeetako entrenatzaileak, jokalari guztiak eta ikusleak haserre daudenean zeozergatik izango da…). Hori ezin dugu kontrolatu eta gure lanean zentratu beharko ditugu indarrak. Ostiralean partidu honi buelta emateko aukera, Eskoriatzan jokatu dugu 20.15. Azken postuan dago aurkaria, partidurik irabazi gabe, baina ezin dugu erlaxatu.

Leire Belartieta 3, Ane Alberdi 7, Laura Gutierrez 6, Laraitz Izagirre -, Uxue Anabitarte 4.

Alicia Jimenez 12, Itxaso Mercero 4, Eneritz Buiza 2, Marta Escudero -, Maialen Sevillano -, Itsaso Ariztimuño -.

Partzialak: 7-12, 8-15, 14-12, 9-9