Bloga

No Pudimos Seguirles el Ritmo (Atletico SN SN 85-63 Ostadar SKT)

Bigarren partidua, Errendimenduko Kadete Neskentzat, zelaia Aieteko Kiroldegia, Bera Bera auzoan Donosti, arerioa Atletico SN SN, areriorik bortitzena. Partidua Irailaren 30ean goizeko 10:45h jolastu zen.

Lehengo laurdenaren hasiera Ostadar SKT izan zen protagonista, defentsan gogor eta presio on batekin arerioa arrapatu zuten, eta ez ziren beraien zelaitik ateratzen 5-16 lehengo 5 minututan. Atletico SN SN aldaketa batzuen ostean ateratzeko gai izan ziren eta 17-2ko partzial bati esker aurretik jarri zen etxeko taldea, minutu txarrak lasarteko neskentzat, 22-18.

Bigarren laurdena ere lehengoaren antzekoa izan zen, hasieran Ostadar SKT bi fondoei esker eta garatutako jokaldiei esker 0-8ko partzial bat lortu zuten, berriro ere aurretik markagailuan. Baina berriro ere etxeko taldeak bere jolasteko era erakutsi zuen, gogor kanasta azpian eta azkar zelai osoan, 18-6 ko partziala. Azken momentuan Lasartearrak 4 punturi esker markagailuan gerturatu ziren, deskansuan 40-34.

Deskantsua ondoren berdintasuna ikusi zen zelaian, eta saskiraketa txandakatsuak egon ziren bi taldeen artean. Hala ere nagusi izan zen Atletico SN SN taldea eta naiz eta Ostadar SKT saskiraketa bat edo bi sartu arerioak berdintzera iristen zen, 6 puntugatik irabazi zuen laurdena Atletico SN SN taldeak 59-46, gero eta zailagoa lasartearrentzat.

Azkeneko laurdena, laurdenik txarrena izan zen, taldea etsita eta arerioa bere jokurik hoberena egiten. Ostadar SKT ez zuen saskiraketa honik sartzen, tiro libre ezta ere ez ziren sartzen. Nekeak ere bere lana egin zuen eta Atletico SN SN neskak indarrarekin jarraitu, lasartearrak oso neskatuta zeuden zelaian. Amaieran 85-63, 22 puntu behera.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Oso ondo hasi gera, baina arerio hauen aurka partidu osoa ondo jolastu behar da. Ez gera gai izan beraien erritmoan jolasten, eta azkeneko laurdenetan ez digu zorteak lagundu, kanasta azpian kanasta asko huts egin ditugu, lanean jarraitu behar degu.

Quinteto Inicial: Aiora Belartieta (5), Ane Balerdi (6), Olatz Bardaji (11) Nerea Calvo (4) eta Elene Arruti (12)

Nahia Astiazaran (15), Igone Mendizabal (2), Dennise Vanessa (2), Nere Zulaika (4) eta June Negredo (2)

Parciales: 22-18 18-16 19-12 26-17

Faltas: 23/23

Tiros Libres: 29/15

Hurrengo astean beste aukera berri bat edukiko degu etxean, arerioa Tolosako Take taldea, arratsaldeko 16:00h Maialen Chourraut kiroldegian, Lasarte-Oria.