Bloga

Ostadar junior B vs Goierri: Muy mal partido de las juniors

Igande honetan Ostadarreko errendimenduko A2 juniorrak jokatu egin zuten Goierri taldearen aurka, Lasarteko polikiroldegian. Berriro ere nabaritu egin zitzaigun talde osoak elkarrekin entrenatu gabe denbora asko daramala. Partidua 31-54 galdu egin genuen.

Norgehiakoren hasieran  bi taldeak bagenekien zenbat jokatzen genuen partidu honetan, hau da, beste taldea aurreratzea eta azkeneko sailkatu bezala uztea. Hori dela eta bi taldeak defentsa gogorrekin hasi ziren. 9-9 lehenengo laurdenean.

Lehenengo laurden on baten ostean gure katastrofea etorri egin zen, baloi ugari galduz gure erasoetan eta gure abantailak aurkitu gabe. Gainera gure baloi galaduak Goierriko taldeari kanasta erraxak uzten genien, haien jokalariak partiudan sartzen utziz. Ez da lehenengo aldia ikusten degula beste taldea partiduan sartzen ari dela eta ez garela kapazak defentsa estuagoa eta gogorragoa ezartzeko.  Horren ondorioz bigarren laurdenean partidua puskatu egin zen (1-16)  10-25  markagailua atsedenaldian. Egoera hau gertatu arren, bakarrik falta bat egin genuen, demostratuz nahaigo degula partidua pikutara botatzea burrukatzea baino.

Honelako kasuetan taldeak aurreko zatiko esfortzuak bikoiztu beharko lituzke, baino partidutik at geuden. Hurrengo laurdenetan baloi gehago galdu genituen, gainera gure zelaian, beraz kanasta errexagoak utziz. Hirugarren eta laugarrengo partizalak 14-19 eta 7-10

Taldeak entrenamenduetan konprometituz hasi behar da, denboraldi honetan beste garaipen bat gehiago lortzeko.Hurrengo partidua Askatuak-en aurka taldea oso ondo dijoa beraz partidu honetan egin ez deguna errekuperatu beharko degu, hurrengo astebukaeran.

5 Maria Zulaika                        3

6 Haizea Furundarena               7

9 Lide Unanue

10 Haizea Alvarez

11 Maria Alberdi

12 Uxue Anabitarte                      17

13 Garazi Otxandorena                4

15 Ohiana Otaegui