Partido de diferentes ritmos, Infantil Haundi Neskak (28-54)
2. JARDUNALDIA | 2019 / URRIA / 26 |
INFANTIL HAUNDI NESKAK | MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA) |
LARUNBATA 11:15 | OSTADAR SKT – ZAST 2006 |
Denboraldiko lehenengo partidua infantil haundiko neskentzat, 2. jardunaldia. Partidua Larunbata Urriak 26, goizeko 11:15tan jolastu zen Maialen Chourraut kiroldegian. Arerioa Zarautzeko ZAST 2006 taldea, altura eta indarreko jokalarien taldea.
Lehenengo laurdenean ez zuen talde batek edo besteak agindu, batez ere hasierako momentuetan, bi ekipoen nerbioak zirela eta. Ostadar S.K.Tko jokalariak beldur gabe atera ziren kanpora, aurrean zuten taldearen bultzadari eutsi egin eta markagailuan aurretik jarri ziren, zelaian zeunden jokalari ia guztiek anotatzea lortuz. Zoritxarrez, eta azkeneko momentuko defentsako despiste bati esker, triple batekin zarauztarrek enpatea lortu zuten laurdena amaitzear zegoela.
Bigarren laurdenean partidua pixkanaka apurtzen hasi zuten Zarautzekoak, bertakoen defentsako despisteei probetxua ateraz. Gainera, laurdenaren erdira aldera, bertako jokalaririk haundiena erori eta ukondoan mina hartu zuen, zelaitik atera behartuz. Lasartearrak atakean gero eta urduriago jartzen hasi zirela eta ekipoko jokoa alde batera utzi zutela asko nabaritu zen laurden honetako markagailuan, deskantsora 11 puntuko kontrako diferentziarekin joanda.
Deskantsoa eta gero, Lasartekoek ondo aritu ziren puntu diferentzia mozten hirugarren laurdenaren lehenengo minutuetan. Tamalez, defentsako atentzio eza eta, batez ere, atakeko urduritasuna eta koordinazio faltak (7 minutu pasa zituzten Ostadar S.K.T taldekoek punturik sartu gabe) asko nabaritu ziren laurdeneko emaitzan (8-14, ZAST 2006ren alde)
Azkenengo laurdeneko hasieraren berri onena, bigarren laurdenean mina hartu zueneko Ostadar S.K.T ko jokalaria errekuperatu eta jokatzeko gai izatea izan zen. Halere, nahiz eta batzuetan bertakoen atakea ona izan, gero defentsan asko nabaritu zen indar eta altueraren falta, bi kanasten azpiako erreboteetan eroso ibiliz ZAST 2006 ko taldea. Honengatik, amaieran 28-54, Ostadar S.K.T taldearentzat porrota
Aitor Las entrenatzaileak dioenez:
Joan den asteko partidua baino askoz hobeto jolastu dugu, nahiz eta oraindik kantxa kilometro eta kilometroak korritzea falta zaigun ikasteko. Gero eta gehiago burua altxa eta gure taldekideekin jolasten hasiak gara, bide onean ibiltzen hasi gara. Fundamentu indibidualak gehiago landu eta talde teknika eta taktikeei buruz asko ikasi beharko dugu ahal dugun guztia eman arte.
Hurrengo astean zubia dela eta, ez da partidurik izango; hortaz, denbora gehiago izango dugu hurrendo partidua lantzeko, zaila etortzen bait zaigu, aurkako oso azkar eta intentso baten aurka. Beraz… GoOstadar!
Tiro Libreak: 1/4 Faltak: 7 Ostadar SKT / 6 Zast Zarautz Emaitza: 28-54
Lehenengo Laurdena (1) 9-9 Bigarren Laurdena (2) 4-15
Hirugarren Laurdena (3) 8-14 Laugarren Laurdena (4) 7-16
Hasierako Bostekoa: Oihane Navarro (8), Goiatz Aiestaran (4), Arritxu Marques (4), Nerea Paris (2) eta Irene Tejado (2)
Nagore Loyarte (4), Inge Trantxe (-), Elena Evelinova (-), Nora Otaegi (2), Saioa Elola (-), Ane Garcia (2) eta Aitana Briz (Lesioa).
Hurrengo astean atsedenaldia dago, baina Azaroak 9an, partidua Eliku ISB-ren aurka izango dugu. Partidu gogorra izango dute Lasarte-Oria-ko neskek, goizeko 09:30 Lasarte-Oria-ko Maialen Chourraut Kiroldegian.