Bloga

Partido tipico de comienzo de año, 1º Probincial Senior Neskak (67-36)

Ligako 11. partidua Senior Neskentzat, lehen itzuliko azkena eta gabonetako oporretatik bueltan jokatutako lehenengoa. Aurrean Goierri taldea, sailkapenaren behealdean dagoena, baina 3 partidu jarraian irabazita zetorrena. Gabonetan eta baita aste honetan ere arazo asko izan ditugu entrenatzeko: ikasketak, jende falta, beste batzuk gaixo… Partidu tranpa izan zitekeen.

Goierriko taldea soilik 8 jokalarirekin etorri zen partidura eta lehen defentsatik ikusi zen egingo zutena, 3-2 zonakako defentsa itxia jarri eta bertan mantendu ziren 40 minutuz. Erasoak ere, lasai eta luze jolastuz, 24 segundorik ez zegoela aprobetxatuz. Hori ez zitzaigun komeni eta hasieratik zelai osoan presionatzen eta kontraerasora azkar irteten ahalegindu ginen. Lehen 7 minutuak oso onak izan ziren, 11-0eko partziala lortu baikenuen partidua hasteko (Lauren amaieran 12-2).

2. laurdena kaxkarragoa izan zen. Zonakako defentsaren aurka ataskatu ginen, mugimendua falta zitzaigun, geldi jokatu nahi genuen eta hiruko jaurtiketak sartzen ez zirenez ataskatu egin ginen. Atsedenaldian 27-13.

3. laurdenean, berriro hasi ginen zelai osoan presionatzen. Baloiak lapurtzea lortu genuen eta 20 puntuko aldea lortzea. Hala ere, eskua gehiegi sartzen genuen, falta inozoak eginez eta kanpoko taldeari jaurtiketa libreak oparituz. 3. laurden amaieran 44-26.

Azken laurdenean partidua gogortu egin zen. Urretxuarrak talde indartsu eta kañeroa dira, gu ere ez ginen kolpeekin atzean gelditu eta epaileak hori baimendu zuenez partidua itxusitu egin zen. Protesta asko eta denok haserre. Urretxuarrek 15 puntura gerturatzea lortu zuten 5 minutu faltan. Orduan hasi ginen buruarekin eta ondo jokatzen eta partidua amaitzeko 17-0eko partziala lortuta, 67-36 amaieran.

Datorren astean ez dugu partidurik izango San Sebastianengatik. Bi aste dauzkagu bigarren bueltako lehen partidua prestatzeko, TAKE Tolosaren aurka izango dena. Ea entrenamenduetarako jendea biltzen garen eta 5×5 entrenatzeko aukerarik dugun.

Partzialak: 12-2/ 13-11/ 17-13/ 23-10

TL: 14/21

Leire Belartieta 2, Laura Gutierrez 6, Yaiza Navarro 8, Itxaso Mercero 17, Uxue Anabitarte 16,

Haizea del Olmo 7, Alicia Jimenez 8, Paula Ugarte 1, Haizea Furundarena 2, Leire Beldarrain-