Bloga

Pese a la derrota un gran partido de las Chicas del Junior de Rendimiento (67-54)

Denboraldiko partidurik honena bizi izan genuen larunbat honetan Maialen Chourraut kiroldegian nahiz eta partidua galdu. Goizeko 11:15tan jokatu zen junior errendimenduko seigarren jaurdunaldia, partidua 67-54 bukatuz hondarribiren aurka. Lehen postuetako ekipo baten aurka jokatu genuen eta gauzak zail jartzeko gaitasuna dugula ikusi genuen.

Lehen laurdenean gogotsu atera ziren jokalariak kantara, dena emateko asmoarekin. Ahala izan zen, lehen zazpi minutuetan 11-9ko tanteoa izan genuen. Ahala ere Hondarribiko neskak saskiratze errezak lortu zituzten azken minutuan eta laurdena 11-14 bukatu zen.

Bigarren laurdenean gure etsairik handiena iritsi zen kantxara. Pare bat kanasta kontran jaso genituen eta guk ezin sartu gebiltzan. Eraginez, taldearen adorea izugarri jetsi zen eta laurden osoa saskiratzerik ez genuen lortu. Deskantsura 0-19ko tanteoaren eraginez emaitza 11-33 izan zen.

Deskantsu osoa hitzegiten aritu ginen motibazioaren inguruan. Badirudi hitzaldiaren eraginez taldearen morala igo zela eta hirugarren laurdena intentsitate handiarekin atera ziren jokalariak kantxara. Ondo jokatzen dugunean ligako edozein ekiporen aurka lehiatu dezakegu. Laurdena irabaztea lortu genuen 13-10ko tanteoarekin, emaitza 24-43 izanez.

Azken laurdena dinamika berdinarekin atera ginen zelaira. Gure abantailak ikusi eta erabili genituen Hondarribiko neskei aurka egiteko. Pixkanaka jaurtiketa errezak lortzen hasi ginen eta eraginez, saskiratzeak lortzen. Laugarren laurden hau ere irabaztea lortu genuen 20-16ko tanteoarekin. Partiduko azken emaitza 67-54 izan zen.

Talde honen desabantaila handiena motibazioa eta intentsitate falta da, baina pixkanaka guregan sinisten hasi gara eta hurrengo partiduetarako motibazio hori mantentzea da gure helburua. Teknikoki ekipo ona dugu baina gogorik jartzen ez badugu, ez gera inora iritsiko.

Hasierako bostekoa:

Itsaso Ariztimuño(7), Marta Escudero(8), Elene Arruti(9), Larraitz Izagirre(11), June Eizmendi(12)

Beste jokalariak:

Nerea Calvo(6), Maialen Sevillano(10), Olatz Bardaji(13), Igone Mendizabal(14), Aitana Carrasco(16).

Hurrengo partidua Benta Berri polikiroldegian jokatuko da Larunbatean goizeko hamaiketan. Partidua irabazteko premian gaude eta hori lortzeko esforzua egin behar dugu, gure onerako.